Albisteak

Aisialdi eskaintza zabala haur eta gazteentzat

AISIALDIA 2021·05·06

Aisialdi eskaintza zabala haur eta gazteentzat

Haur eta gazteentzat aisialdi eskaintza zabala eskainiko da udaran: Jolas Txiki, udaleku irekiak, sormen tailerrak, multikirola, gaztelekuko eskaintza, musika udalekua, ikastaroak eta egonaldia.

Animalien araudiaren aldaketen berri emateko, bigarren saioa, gaur, Joseba Barandiaran plazan

ANIMALIEN ARAUDIA 2021·05·05

Animalien araudiaren aldaketen berri emateko, bigarren saioa, gaur, Joseba Barandiaran plazan

Gaur, 18:00etatik 19:30era, Joseba Barandiaran plazan informazio postua jarriko da.

Sagardoetxearen etorkizunari buruzko bigarren saioa egingo du Hausnarketa Taldeak ostegun honetan, maiatzaren 6an

SAGARDOETXEA 2021·05·04

Sagardoetxearen etorkizunari buruzko bigarren saioa egingo du Hausnarketa Taldeak ostegun honetan, maiatzaren 6an

Kultur Etxe Zaharreko aretoan izango da saioa. Lehen saioan gaur egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, bigarrenean etorkizuneko aukerak zehazten hasiko dira.

Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin dute Astigarragako Udalak eta DBH orain plataformak

DBH 2021·05·04

Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin dute Astigarragako Udalak eta DBH orain plataformak

Hezkuntza Batzordeari DBHKo ikastetxea eraikitzeko urratsak azkar ditzala eskatu diote. Hezkuntza Batzordeak konpromiso argia erakutsi du Astigarragan DBHko ikastetxe bat egiteko.

Pump Track pista zabalik

PUMP TRACK 2021·04·29

Pump Track pista zabalik

Arrobitxulo auzoan kokatzen den Pump Track pista 9:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Skate edo txirrindarekin ibiltzeko zirkuitua da. Bi ibilbide ditu; bata maila errazekoa, eta bestea, maila ertaina eta aurreratukoa.

Apirilaren 27an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea

OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2021·04·28

Apirilaren 27an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea

Bi bilkurak laburrak izan ziren, hona hemen onartu ziren gai esanguratsu batzuk:

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko on-line saioa

ENERGIA ARGITU 2021·04·26

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko on-line saioa

Energia Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko ON-LINE tailerra antolatu da apirilaren 29an, 18:00etan.

Informazio saioak Astigarragako animalien udal araudiaren berrikuspen prozesua azaltzeko.

ANIMALIEN ARAUDIA 2021·04·26

Informazio saioak Astigarragako animalien udal araudiaren berrikuspen prozesua azaltzeko.

Astigarragako Udalak datozen asteetan Animalien araudiaren aldaketen berri emateko kalean hainbat informazio saio antolatu ditu. Lehenengoa apirilaren 28an izango da, 18:00etatik 19:30era, Kontxa Etxeberria plazan.

Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dugu Beterri-Buruntza Udalok

LANBIDE HEZIKETA 2021·04·23

Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dugu Beterri-Buruntza Udalok

Eskuorri bat bidali da aurten Astigarragan 16 eta 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteen etxeetara, lanbide-heziketako ikasketak euskaraz egitea gomendatuz eta hautu horren abantailak azalduz.