Albisteak

2026 Urtea duen edukia.

‘Sustraietatik espaziora’ dokumentala proiektatuko da bihar BADAn

BADA 2026·11·03

‘Sustraietatik espaziora’ dokumentala proiektatuko da bihar BADAn

Nafarroa hegoaldeko errealitatea eta euskararen aldeko lana ezagutzeko aukera izango da, arratsaldeko 18:00etan, Euskaldunon Topalekuan.

Udala 2027ko aurrekontua ixten ari da eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatu ditu

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2026·10·23

Udala 2027ko aurrekontua ixten ari da eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatu ditu

Urriaren 28tik azaroaren 6ra bitartean, 8 saio egingo dira guztira, auzoz auzo.

IV. AHOBER zikloak B-Tenors-en eta ERAGIYOKen kontzertua hartuko du

ERAGIYOK 2026·10·20

IV. AHOBER zikloak B-Tenors-en eta ERAGIYOKen kontzertua hartuko du

Valladolideko ahots grabeen abesbatza eta talde astiartarrak kontzertua emango dute Erribera kulturgunean larunbatean 19:00etan hasita.

Azaroaren 29ko hauteskundeak: hainbat informazio herritarrentzat

HAUTESKUNDEAK 2026·10·14

Azaroaren 29ko hauteskundeak: hainbat informazio herritarrentzat

Hautesle-errolda urriaren 19ra arte egongo da ikusgai, eta hauteskunde-mahai guztiak Erribera kulturgunean kokatuko dira.

Pelotari kaleko eta Kale Nagusiko obrak amaituta, herrigunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio seguruagoak irabazi dira

OBREN AMAIERA 2026·10·05

Pelotari kaleko eta Kale Nagusiko obrak amaituta, herrigunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio seguruagoak irabazi dira

Obren amaierarekin, bidegorria eta espaloi zabalagoak jarri dira, eta etorkizuneko Astigarragako institutua eta Zarkumendegira doan bidegorria oinez eta bizikletaz modu seguruan lotzeko beste urrats bat eman da.

Astigarragako Udalak egina du bere euskarazko jarduna indartzeko apustu irmoa, eta horretarako neurriak hartzen jarraitzen du

EUSKARA 2026·10·01

Astigarragako Udalak egina du bere euskarazko jarduna indartzeko apustu irmoa, eta horretarako neurriak hartzen jarraitzen du

Oraingo honetan, Udalak gutuna bidali die erakunde publikoei Udalarekin idatzizko harremanak euskaraz izan daitezen eskatzeko.

Sagardoaren Lurraldeak XXVI. Sagar Uzta antolatu du, sagarraren kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko

SAGAR UZTA 2026 2026·09·25

Sagardoaren Lurraldeak XXVI. Sagar Uzta antolatu du, sagarraren kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko

Programa atzo hasi zen sagarrarekin egindako pintxo lehiaketarekin, eta Bukoi taberna izan zen aurtengo irabazlea. Larunbatean ‘Sagar-bira’ ibilaldia egingo da Josu Osaren eskutik, eta egun handia igandean izango da, familiei zein herritar orori zuzendutako hainbat jarduerarekin.

2026eko udazkeneko Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da

EMAKUMEON ETXEA 2026·09·17

2026eko udazkeneko Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da

Urtero legez aholkularitza juridikoa ere eskainiko du Emakumeon Etxeak. Hurrengo zita presentziala irailaren 29an izango da.

BADA, euskaldunon topalekua, bihar inauguratuko dute Astigarragan

BADA 2026·09·17

BADA, euskaldunon topalekua, bihar inauguratuko dute Astigarragan

Bihar, ostirala, 18:30ean egingo da irekiera ekitaldia, Nabarra Oñatz kaleko 11. zenbakian

Kale mozketak eta trafiko aldaketak egongo dira irailaren 17tik 24ra Kale Nagusian eta Pelotari kalean

OBRAK 2026·07·16

Kale mozketak eta trafiko aldaketak egongo dira irailaren 17tik 24ra Kale Nagusian eta Pelotari kalean

Kale Nagusiko zoladura berritzeak eta Pelotari kaleko asfaltatzeak eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan eta garajeetarako sarbideetan.