Albisteak
2024 Urtea duen edukia.
TXOTX 2024·12·30
Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2025eko txotx irekiera ekitaldira joateko
Zozketan izena emateko epea gaurtik urtarrilaren 8ra arte izango da
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZARRA 2024·12·20
Urteko azken Pleno eta Tokiko Gobernu Batzarrean gai garrantzitsuak
Hitzarmenak, dirulaguntzak eta etxebizitza hizpide izan dira bi batzarretan
KONTRATAZIORAKO DIRULAGUNTZAK 2024·12·19
Eskabideak aurkezteko epea irekita dago, eta esleitutako kreditua agortzen den unean amaituko da; gehienez ere, 2025eko otsailaren 15ean.
ASTIKO 2024·12·17
Escape room ibiltari batek emango dio bukaera ‘Konekatu komertzio txikiarekin’ kanpainari
Escape roomean parte hartzeko 3-5 lagunetako taldeak egin eta aurrez izena eman behar da. Festari amaiera emateko, Astiko Elkarteak pintxoak banatuko ditu.
UEMA 2024·12·16
UEMAren Berripapera, 2024ko urtekaria.
Gaur hasiko da banaketa eta, beraz, datozen egunetan urtekaria Astigarragako etxe guztietara iritsiko da. Guztira 3.300 ale banatuko dira.
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA 2024·12·12
Euskarazko produktuen katalogoa banatuko du Udalak, Astiko elkartearen laguntzarekin
Abenduaren 13tik aurrera eskuragarri izango dira katalogoak, Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunekin batera; udaletxean, kiroldegian, kultur etxe zaharrean, Emakumeon etxean, Erribera kulturgunean eta Astikoren 17 establezimenduetan.
EUSKARALDIA 2024·12·11
Astigarragan Euskaraldiaren dinamizatzaile izateko izen-ematea zabalik abenduaren 13ra arte
Urtarrilaren 7tik ekainaren 13ra, egunean 4 ordutako jarduna izango da.
AHOBER 2024·12·10
II. Ahober abesbatza zikloaren itxiera Eragiyok eta Txirriskla txistulari taldearekin
Kontzertua abenduaren 14an izango da, 19:00etan, Erribera kulturgunean. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak Erribera kulturgunean eta udalaren webgunean eskuratu daitezke.
UDAL EGUTEGIA 2024·12·05
Epaimahaiak 2025eko udal egutegia osatzeko argazkiak aukeratu ditu
Egutegia doan egongo da eskuragarri abenduaren 16tik aurrera
ORBANEN EGIA 2024·12·04
“Orbanen egia” dokumentala aurkeztu zen atzo Astigarragan
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko dokumentala da. Ikus-entzunezkoraen bi emanaldi egongo dira: abenduaren 13an eta abenduaren 15ean, biak 19:00etan, Erribera kulturgunean. Sarrera doakoa izango da.