Albisteak
2022 Urtea duen edukia.
ADIERAZLE SOZIOEKONOMIKOAK 2022·12·26
Udalerriko biztanleria eta adierazle sozioekonomiko nagusiak zure eskura
Astigarragako Udaleko webgunean herriko adierazle nagusiak modu eguneratuan ezagutzeko aukera dago.
ASOCIACIÓN ASTIKO 2603·05·31
Astigarragan kontsumitzen dutenen artean sariak banatuko ditu Astikok Gabonetan
Herriko establezimenduek abenduaren 20tik aurrera banatuko dituzte zozketan parte hartzeko txarteltxoak. Horrez gain, abenduaren 27an, Astigarragako hainbat saltokik Mari Domingi eta Olentzerori eskatutako hiru oparitxo banatzeko zozketa egingo da, eta, urtero bezala, gaztetxoenentzat jolas-parkea jarriko dute abenduaren 28tik 30era bitarte.
UEMA 2022·12·20
Hernaniko eta Astigarragako udalek agerraldi bateratua egin zuten atzo, eta poza eta ilusioa adierazi zuten larunbataz geroztik UEMAko kide direlako.
ZOZKETA 2022·12·19
Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean, 2023ko txotx irekieran parte hartzeko
Zozketan izena emateko epea gaurtik urtarrilaren 2ra arte izango da.
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2022·12·19
Guztira 493 herritarrek parte hartu dute galdeketan eta “Kiroldegia handitzen hasteko” proposamenak irabazi du, 209 botorekin.
ARROBITXULOKO IGOGAILUA 2022·12·16
Arrobitxuloko igogailu berria erabilgarri dago, azkenean
Arrobitxulo auzoa eta Santio Zeharra lotuko dituen igogailua egunero egongo da martxan. Hasiera batean, 7:00etatik 23:00etara funtzionatuko du; aurrerago, Udalak ordutegiaren egokitasunaren ebaluazioa egingo du, egokitu ala ez jakiteko
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2022·12·12
Aurrekontu partehartzaileen galdeketa egingo da abenduaren 12tik 18ra
21 proposamenetatik herritar bakoitzak 4 aukera ditzake. Botoa udal webgunearen bidez edo kalean jarriko diren mahaietan eman ahal izango da.
SAIO IREKIAK 2022·12·05
Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitzeko prozesuaren eta terrazen ordenantza berrikusteko prozesuaren saio ireki bana egingo da. Abenduaren 13an eta 15ean egingo dira, hurrenez hurren.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2022·12·05
Udalak joan den asteartean egin zituen azaroko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra
Osoko Bilkuran 2023ko udal aurrekontuari hasierako onarpena eman zitzaion, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala onartu zen. Tokiko Gobernu Batzarrari dagokionez, kontratazio-espediente eta dirulaguntza batzuk atera ziren aurrera.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2022·12·02
Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna
Bihar ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak adierazpen instituzionala onartu du aho batez eta zenbait jarduera antolatu dira herrian.