Albisteak

2019 Urtea duen edukia.

Haur eta nerabeak eguberrietako protagonista

HAUR ETA NERABEEN AISIALDIA 2019·12·26

Haur eta nerabeak eguberrietako protagonista

Eguberrietan aukera zabala izango dute haur eta nerabeek aisialdirako. Herriko hainbat lekuetan antolatu dira adin ezberdinetarako ekintzak.

Urteko azken Osoko Bilkuran 2020ko aurrekontuei behin- betiko onarpena eman zaie

OSOKO BILKURA 2019·12·22

Urteko azken Osoko Bilkuran 2020ko aurrekontuei behin- betiko onarpena eman zaie

Urteko azken Osoko Bilkuran hainbat gai landu ziren; urtea ongi amaitzeko 2020ko aurrekontuei behin-betiko onarpena eman zitzaion. Beste gai garrantzitsu batzuk ere jorratu zituzten; esaterako, 2020-2023 dirulaguntzen plan estrategikoa edota Kultur Etxeko obra berriaren deklarazioa.

Inuxente krosa igandean

INUXENTE KROSA 2019·12·18

Inuxente krosa igandean

Abenduaren 22an Mundarro kirol elkarteak antolatuta, inuxente krosa egingo da herrian. Bi txanda egingo dira, lehenengoan haurrek hartuko dute parte,eta bigarrenean helduek.

Txalaka pasealekuan zuhaitz mozketa

ZUHAITZ MOZKETA 2019·12·17

Txalaka pasealekuan zuhaitz mozketa

Gaurtik ostiralera bitartean Txalaka pasealekuan zuhaitz mozketa lanak egingo dira. 8:00etik 18:30era.

Gabon apartsuak herriko komertzioan ekimenarekin emango zaio hasiera aurtengo gabonei

GABON APARTSUAK HERRIKO KOMERTZIO TXIKIAN 2019·12·13

Gabon apartsuak herriko komertzioan ekimenarekin emango zaio hasiera aurtengo gabonei

Astiko merkatarien elkartea, Norberto Almandoz musika eskola eta aparduna ekoizten duten sagardotegiek (Petritegi eta Astarbe) Astigarragako Udalaren babesarekin gabonetako ekimenak antolatu dituzte. Gaur 18:30ean Joseba Barandiaran plazan musika eta topa herrikoiarekin emango zaie hasiera.

Alokairu sozialeko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik da

ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZAK 2019·12·11

Alokairu sozialeko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik da

Aiotzategi kalean alokairu sozialeko babes ofizialeko zazpi etxebizitza zozkatuko dira. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31ean amaituko da.

Estatuko indarkeriaren biktima izan diren lau astigartarrei omenaldia

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2019·12·07

Estatuko indarkeriaren biktima izan diren lau astigartarrei omenaldia

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, abenduaren 10ean, Udalak estatuko indarkeriaren biktima izan diren Tomas Alba, Joseba Barandiaran, Agustin Irazustabarrena "Legra" eta Bixente Perurena omenduko ditu. 17:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

Astigartarren ahotsak, hizkera, jakintza, bizipenak, istorioak...

Astigartarren ahotsak 2019·12·05

Astigartarren ahotsak, hizkera, jakintza, bizipenak, istorioak...

32 elkarrizketa eta 804 pasarte daude eskura www.ahotsak.eus/astigarraga/ atarian.

Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko prozesua abian da

LAN-ESKAINTZA 2019·12·04

Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko prozesua abian da

Euskaltzaleen Topaguneak Astigarragan euskaraldia lantzeko pertsona bat hartuko du. 2020ko urtarrilaren 9a izango da curriculumak jasotzeko azken eguna.

Astigarragan ere euskaraz

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019·12·02

Astigarragan ere euskaraz

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna da.