Albisteak
Atzealdea

Udalak deialdia eta oinarriak onartu eta argitaratu ditu plantillan hutsik dauden bi udaltzainen lanpostuak behin betiko betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea izango da 20 egun baliodunekoa, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (iragarki hori laster argitaratuko dute).

2022·04·07


Astigarragako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 29an egin zuen bilkuran, erabaki zuen plantillan hutsik dauden bi udaltzain lanpostu behin betiko betetzeko deialdia eta oinarriak onartzea.

Deialdia eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022-04-04an.

Eskabideak aurkezteko epea izango da 20 egun baliodunekoa, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (iragarki hori laster argitaratuko dute).

Deialdia eta oinarriak ikusgai eta eskura daude Gipuzkoako Aldizkari ofizialean (2022-04-04) edota Astigarragako udalaren webgunean: https://www.astigarraga.eus/eu/lan-eskaintzak

Ofizialordea eta agente lehena

Bestalde, Udaltzaingoko ofizialordea eta agente lehenaren plazak betetzeko hautaketa prozesuak amaitu ondoren, duela hiru aste laneratu dira ofizialordea eta agente lehena eta, beraz, Udaltzaingoko buruzagitzako bi lanpostuak beteta daude.