Albisteak
Atzealdea
Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko herri galdeketa: emaitza
Hautestontziak itxi eta boto kontaketari ekin diete mahaikideek iluntzeko 20:00etan
2022·02·06
Sagardoetxearen etorkizunari buruzko herri-galdeketa egin dugu gaur (otsailak 6) Astigarragan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Egunean zehar ez da gorabehera aipagarririk izan eta lasaitasunez hurbildu dira astigartarrak bozkatzera.
Iluntzeko 20:00etan hautestontziak itxi eta botoak kontatzeari ekin diete mahaikideek.
Honakoa izan da herri galdeketaren emaitza:
Baiezkoak, 253 boto (%35,48)
Ezezkoak, 453 boto (%63,53)
Boto zuriak, 5 boto (%0,70)
Baliogabeak, 2 boto (%0,28)
Guztira 713 boto (16 urtetik gorako hautesle erroldaren %12,04)