Albisteak
Atzealdea

Poltsa konpostagarriak doan banatzeko makina Erribera kulturgunean, edukiontziak irekitzeko txartela erabiliz

1
Etxebizitza bakoitzak urtean 185 poltsa (5 poltsa zorro) hartu ahal izango ditu.

2022·04·11


Astigarragako Udalak organikoaren edukiontzi marroian erabiltzeko poltsa konpostagarriak banatuko ditu doan. Etxebizitza bakoitzak 10 astero poltsa zorro bat eskuratu ahal izango du eta zorro bakoitzak 37 poltsa konpostagarri ditu (astean 3-4 poltsa erabiltzeko).

Poltsa konpostagarriak hartzeko makina Erribera kulturguneko sarreran dago eta, beraz, kulturgunea zabalik dagoen ordutegian bertaratu daitezke astigartarrak poltsak hartzera: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta udan (abuztuaren 1etik 31ra) 9:00etatik 14:30era.

Poltsak hartzeko edukiontziak irekitzeko txartela erabili behar da.

Ekimen honen helburua da poltsa konpostagarriak banatzea, hondakin organikoak egoki bereiztea bultzatzeko. Ekimen honekin hondakin organikoak egoki bereizteko astigartarrek egiten duten ahalegina saritu nahi du Udalak.

Makina erabiltzeko zenbait gomendio

  • Edukiontziak irekitzeko txartel elektronikoa makinaren irakurgailura hurbildu behar da poltsak eskuratzeko.
  • Makinaren pantailan zehazten da zein egunetik aurrera eskuratu daitekeen hurrengo poltsa-zorroa.
  • Makina zerbitzuz kanpo baldin badago edo arazorik balego, ondorengo doako telefonora deitu: 900 102 838

Bestelako oharrak

Poltsa konpostagarriak edukiontzi marroirako erabili behar direnez, etxe edo auzo-konposta egiten duten herritarrek ezin izango dituzte poltsa konpostagarriak eskuratu.

1