Albisteak
Atzealdea

Covid 19aren brote bat izan da Astigarragako Herri Eskolan eta positibo ugari izan dira azken astebetean

Udalak bertan behera utzi du haurrentzako asteburuko ekitaldien agenda eta 12 urte bitarteko haurrekin jarduerak burutzen dituzten elkarteei proposatu die astebetez taldeko jarduerak bertan behera uzteko.

2021·11·05


Azken hamar egunetan C19 kasu positibo ugari izan dira Astigarragan, ia denak 0-12 urteko haurren artean (kasu batzuk haur horien gurasoak dira).

Brotea Astigarragako Herri Eskolan gertatu da eta une honetan 7 ikasgela itxita daude. Une honetan 0-12 urteko haurren kutsatzeko arriskua oso-oso altua da.

Udala harremanetan jarri da Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin, egoera aztertu eta informazioa jasotzeko.

Horren haritik, Udalak ondoko neurriak hartu ditu:

  • Bertan behera utzi du haurrentzako ekitaldien asteburu honetako agenda
  • 0-12 urte bitarteko haurrekin jarduerak burutzen dituzten elkarteei proposatu die astebetez taldeko jarduerak bertan behera uzteko.
  • Familiei eskatzen diegu astebetez haurren arteko harremanak ahalik eta gehien murrizteko.
  • Herritar guztiei gogorarazten diegu prebentzio neurriak betetzea garrantzitsua dela (musukoa, distantzia, eskuak sarri garbitzea, leku itxiak aireztatzea…).