Albisteak
Atzealdea

Batzar Nagusietan agerraldia egin du Mugi Astigarragak, Autobus Zerbitzu Publiko Duinaren Aldeko Herri Plataformak

1
Otsailaren 3an plataformako kide diren Eneko Areizaga eta Marijo Lucasek agerraldia egin dute, murrizketak alde batera utzi eta irtenbide duin bat eskatzeko. Agerraldian izan da Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea, gonbidatu gisa, Udalaren babesa adierazteko.

2022·02·03


Otsailaren 3an Batzar Nagusietan agerraldia egin du Mugi Astigarragak, Autobus Zerbitzu Publiko Duinaren Aldeko Herri Plataformak.

Eneko Areizaga eta Marijo Lucasek hainbat azalpen eman dizkiete batzarkideei: Astigarragaren hazkundea, garraio publikoaren egoera, Foru Aldundiak jarritako zerbitzu berriak ekarri dituen kalteak (murrizketak, geltokiak kentzea eta abar).

Azpimarratu dute BU12 eta BU13 lineak bi zerbitzu direla eta behar ezberdinei erantzuten dietela eta, nahiz eta BU13 linea zerbait hobetu, orokorrean Astigarragak orain duen zerbitzua uztailaren 1a baino lehen zuena baino okerragoa dela, nahiz eta biztanleria bikoiztu egin den.

Gaineratu dute, Astigarraga dela ospitaleetara eta unibertsitateetara garraio publiko zuzenik ez duen Buruntzaldeko udalerri bakarra.

Horren ondotik, plataformaren sorrera eta plataformak burutu dituen ekimenak azladu dituzte: sinadura bilketa, mozioa, udaltaldeekin egindako bilerak, Foru Aldundiarekin izandako harremanak eta abar.

Amaitzeko, plataformaren eskaerak zehaztu dituzte eta Batzar Nagusiei laguntza eskatu diete Astigarragako garraio publikoaren arazoari irtenbide duin bat emateko. Hona hemen eskaerak:

  • BU12 autobusaren ibilbidea (geltokiak) eta maiztasuna lehengoratzeko.
  • BU13 linea 15 minutuko maiztasunera igarotzeko eta, bidaiari gehieneko orduetan, errefortzuak bermatzeko.
  • Astigarraga Buruntzaldearekin eta Donostiarekin (ospitaleak eta unibertsitatea) lotzeko beste linea aukera batzuk aztertzeko eta epe laburrera ezartzeko.
  • Herritarren iritzia jasotzeko prozesu parte-hartzaile bat egiteko eta bertan ateratako ondorioak betetzeko konpromisoa hartzeko.
1