Albisteak
Atzealdea

Aurrekontu partehartzaileak: 210.000 euro Zure Esku. Egin proposamenak!

Proposamenak egitea epea martxoaren 2tik 15era. Ondoren proposamenak aztertuko ditugu eta, amaitzeko, bozketa egingo dugu.

2020·02·27


2020ko aurrekontuan 210.000 euro daude zertarako erabili astigartarrok zuzenean erabakitzeko.

Aurreko urteetan, ekimen honi esker, eskolako jolastokia estalida, zahar-egoitzan berritze-lanak egin dira eta pumptrack-a (bizikleten pista), laster izango dugu Arrobitxulon. Horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dugu.

Prozesua hurrengo eran banatuko da:

  • 1. Fasea: Edozein herritarrek aukera du proposamenak egiteko.
  • 2. Fasea: Udal teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratuko dute.
  • 3. Fasea: Proposamenen finalistak aukeratuko dira.
  • 4. Fasea: Guztion artean erabakiko dugu botoa emanez.

Ados, baina orain zer? Proposamenak aurkeztu

Orain, 1. faseari ekingo diogu (martxoak 2-15). Proposamenak aurkezteko unea da.

Horretarako 3 bide dituzu:

1. Etxebizitza guztiei banatu zaien eskuorrian idatzi zure proposamenak eta herrian kokatu diren postontzietan utzi. Postontzien kokapena:

  • Eraikinetan: Udaletxea, kiroldegia, eskola-sarrera, anbulatorioa, KulturEtxea, Gaztelekua, haur-eskola, AEK.
  • Kaleko udal postontziak: Kontxa Etxeberria Plaza, Joseba Barandiaran Plaza, Errekatxo Enparantza, Ergobia Plazatxoa eta Norberto Almandoz Plaza.

2. Albiste honen amaieran duzun formularioa bete eta bidali.

3. Zure proposamena helbide elektroniko honetara bidali: alkatetza@astigarraga.eus

Argibide gehiago

Prozesuari buruzko informazio guztia eskura duzu hemen.