Alokairu sozialeko 5 etxebizitzen zozketa maiatzaren 12an egingo da, 18:00etan, Erribera kulturgunean
2022·04·07
Joan den urtarrilean egin zuen Udalak 5 etxebizitza alokairu sozialean emateko deialdia (Aiotzategi kalea 1, Urumea kalea 6, eta Kale Nagusia 28 helbideetan daude 5 etxebizitza horiek).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartu eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrendak onartu eta alegazio epea zabaldu zen.
Horren ondotik, apirilaren 5eko 297/2022 Dekretuaren bidez, onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda onartu eta zozketa egiteko data finkatu du Udalak.
Onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda udalaren webgunean dago argitaratuta.
Zozketa, 2022ko maiatzaren 12an
Aipatutako 5 etxebizitzak alokairu sozialean emateko zozketa izango da maiatzaren 12an (osteguna), 18.00etan, Erribera kulturguneko antzokian.