Albisteak
Atzealdea

"On egin eta ondo egin" kanpaina, azaroaren 20tik 28ra, Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan

1
Egunerokotasunean menuak eskaintzen dituzten Astigarragako jatetxeetan ontziak banatuko dira, bezeroek platereko soberakinak etxera eraman ditzaten.

2021·11·19


On egin eta ondo egin Kanpainaren helburua da jatetxeetan bezeroei aukera ematea platerean kontsumitu gabe geratu den soberakina etxera eramateko, elikagaien xahutzea murriztu eta horiek hobeto aprobetxatzeko helburuz.

Ekimen horren bidez, eguneroko ohituretan eragin nahi da eta ikusarazi zaborretan bukatzen duten elikagaiak aprobetxatu daitezkeela.

Horretarako, egunerokotasunean menuak eskaintzen dituzten herriko jatetxeetan ontziak banatuko dira, bezeroek platereko soberakinak etxera eraman ditzaten.

Noiz izango da eta nola?

Kanpaina azaroaren 20tik 28ra egingo da.

Parte hartzen duten Astigarragako jatetxeren batean jatordua bukatzean, bezeroak soberakinak baldin baditu platerean, etxera eramateko aukera eskainiko zaio. Horretarako, kanpainarekin bat egin duten establezimenduak, udalak banatutako tupperrean jarriko dizkio elikagaiak, etxera eraman ahal ditzan.

Parte hartzen duten jatetxeak

  • TROYA JATETXEA
  • TXINGURRI JATETXEA
  • MENDITXO
  • KAKO
  • PERURENAKO GASOLINDEGIA
  • ROXARIO
  • GOIKO ITTURI
  • IBAI-LUR
  • BEIZAMA
  • AKELENEA
  • FRANTXILLA
  • AMETS JATETXEA

Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea

Aurten ere, Europako Hondakinen Prebentzioaren Asteak (European Week for Waste Reduction) dei egiten die Europako erakunde guztiei (erakunde publiko, erakunde pribatu eta gizarte zibilari) ingurumenaren alde egin eta ekimenarekin bat egin dezaten.

Helburua da astebetez baliabide iraunkorrei eta hondakinen kudeaketari buruzko ekintzak sustatzea eta ezartzea, prebentzioaren, birziklapenaren eta berrerabilpenaren gainekoak, besteak-beste. Bestetik, aipatzekoa da elikagaiak xahutzearen aurkako lege-proposamen bat onartu berri dela, kontsumitu gabe geratu eta zakarrontzian amaitzen duten elikagaien xahutzea murrizteko eta horiek hobeto aprobetxatzeko.

1