Albisteak

Astigarragako Sagardun partzuergoan bi lanpostu betetzeko lehiaketa-oposizioak martxan dira

LEHIAKETA-OPOSIZIOA 2026·10·09

Astigarragako Sagardun partzuergoan bi lanpostu betetzeko lehiaketa-oposizioak martxan dira

Museoko Gidari eta Hezitzailearen nahiz Marketin eta Komunikazio Arduradunaren lanpostu finkoak betetzeko hautaketa-prozesuak zabaldu ditu Udalak. Eskabideak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, GAOn argitaratu ondoren.

Amaitzear daude Umakoneko azokagune berriaren obrak, eta Udalak partaidetza-prozesua abiatuko du haren erabilera eta dinamizazioa adosteko

UMAKONEKO 2026·10·09

Amaitzear daude Umakoneko azokagune berriaren obrak, eta Udalak partaidetza-prozesua abiatuko du haren erabilera eta dinamizazioa adosteko

Egitura estaliaren lanak azaroan amaitzea aurreikusten da, "Astigarraga zure esku" aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek aukeratutako egitasmoari esker.

Pelotari kaleko eta Kale Nagusiko obrak amaituta, herrigunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio seguruagoak irabazi dira

OBREN AMAIERA 2026·10·05

Pelotari kaleko eta Kale Nagusiko obrak amaituta, herrigunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio seguruagoak irabazi dira

Obren amaierarekin, bidegorria eta espaloi zabalagoak jarri dira, eta etorkizuneko Astigarragako institutua eta Zarkumendegira doan bidegorria oinez eta bizikletaz modu seguruan lotzeko beste urrats bat eman da.

Astigarragako Udalak egina du bere euskarazko jarduna indartzeko apustu irmoa, eta horretarako neurriak hartzen jarraitzen du

EUSKARA 2026·10·01

Astigarragako Udalak egina du bere euskarazko jarduna indartzeko apustu irmoa, eta horretarako neurriak hartzen jarraitzen du

Oraingo honetan, Udalak gutuna bidali die erakunde publikoei Udalarekin idatzizko harremanak euskaraz izan daitezen eskatzeko.

Asteartean egin da iraileko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra

OSOKO BILKURA ETA TOKIKO GOBERNU BATZARRA 2026·07·29

Asteartean egin da iraileko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra

Hainbat kontratazio espediente esleitu eta luzatu dira, eta dirulaguntzak ere onartu dira.

2027ko ordenantza fiskalei hasierako onarpena eman die Udalak

OSOKO BILKURA ETA TOKIKO GOBERNU BATZARRA 2026·09·30

2027ko ordenantza fiskalei hasierako onarpena eman die Udalak

Alegazio epea zabalduko da laster, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean

Apelliduak Abizendu: Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute eskualdeko udaletako euskara zerbitzuek

EUSKARA 2026·09·28

Apelliduak Abizendu: Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute eskualdeko udaletako euskara zerbitzuek

Izen-abizenak euskaratzeko izapidea erraz-erraza eta doakoa da. Buruntzaldeko 1.000 lagunek baino gehiagok euskaratu dituzte beren abizenak dagoeneko.

Sagardoaren Lurraldeak XXVI. Sagar Uzta antolatu du, sagarraren kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko

SAGAR UZTA 2026 2026·09·25

Sagardoaren Lurraldeak XXVI. Sagar Uzta antolatu du, sagarraren kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko

Programa atzo hasi zen sagarrarekin egindako pintxo lehiaketarekin, eta Bukoi taberna izan zen aurtengo irabazlea. Larunbatean ‘Sagar-bira’ ibilaldia egingo da Josu Osaren eskutik, eta egun handia igandean izango da, familiei zein herritar orori zuzendutako hainbat jarduerarekin.

2026eko udazkeneko Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da

EMAKUMEON ETXEA 2026·09·17

2026eko udazkeneko Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da

Urtero legez aholkularitza juridikoa ere eskainiko du Emakumeon Etxeak. Hurrengo zita presentziala irailaren 29an izango da.

BADA, euskaldunon topalekua, bihar inauguratuko dute Astigarragan

BADA 2026·09·17

BADA, euskaldunon topalekua, bihar inauguratuko dute Astigarragan

Bihar, ostirala, 18:30ean egingo da irekiera ekitaldia, Nabarra Oñatz kaleko 11. zenbakian