Albisteak
Atzealdea Zuhaitz eguna otsailaren 22an ospatuko da, 2025ean jaiotako haurren familiekin
2026·02·18

Azken urteotan egin den bezala, eta 2025ean Astigarragan jaio diren haurrei ongietorria emateko asmoz, udal ingurumen sailak zuhaitzaren eguna antolatu du otsailaren 22an, igandea, 11:00etan, Anuskaren goikaldean (ikus planoa).
Bertan bilduko dira 2025ean Astigarragan jaiotako haurrak eta haien senideak, haur bakoitzarengatik zuhaitz bat landatzeko, bere izena eta jaiotza data eramango duena, biak Astigarragan elkarrekin haz daitezen. Iaz 96 haur jaio ziren Astigarragan, eta gonbidapena familia horien guztien etxeetara bidali da, landaketaren xehetasun guztiekin.
Aitzurra duten familiei eramateko eskatzen zaie, landaketa azkarrago egin ahal izateko.
Tren-geltokiko obren ondorioz Andre Gobadarien parkean landatuta zituzten zuhaitzak galdu dituzten familiek igande honetan berri bat landatzeko aukera izango dute. Horretarako, harremanetan jarri behar dute Ingurumen Sailarekin: 943 335 241/ ingurugiro@astigarraga.eus.
Ikusi landaketaren eremua planoan

