Albisteak

Atzealdea Zuhaitz eguna igandean, martxoaren 9an, ospatuko da

Landaketa Gobadarien ibai-parkean egingo da, 11:00etatik aurrera.

2025·03·03


Azken urteotan egin den bezala, eta 2024an Astigarragan jaio diren haurrei ongietorria emateko asmoz, udal ingurumen sailak zuhaitzaren eguna antolatu du martxoaren 9an, igandea, 11:00etan, Andre Gobadarien ibai parkean (txakurgune berriaren ondoan).

Bertan bilduko dira 2024an Astigarragan jaiotako haurrak eta haien senideak, haur bakoitzaren izena duen zuhaitz bat landatzeko. Iaz 92 haur jaio ziren Astigarragan, eta gonbidapena familia horien guztien etxeetara bidali da, landaketaren xehetasun guztiekin.

Aitzurra duten familiei eramateko eskatzen zaie, landaketa azkarrago egin ahal izateko.

Ikusi landaketaren eremua planoan