Albisteak
Atzealdea Zuhaitz eguna 2021
2021·02·26
Urtero bezala, Astigarragako Udaleko ingurumen sailak zuhaitz eguna antolatu du. 2020an jaio den haur bakoitzaren izenarekin astigar bat landatuko da igandean.
Guztira 111 haur jaio ziren 2020.urtean Astigarragan eta haur horien guztien etxeetara bidali dira gonbidapenak igandeko ekitaldiko xehetasunekin.
Osasun neurriak
Prebentzio neurri guztiak bermatuko dira: musukoaren erabilera, distantziak, etab. Hori dela eta, jende pilaketak ekiditeko asmoz, hiru txandatan egingo dira aurtengo landaketak: 11:00etan, 11:45ean eta 12:30ean.
Bestalde, ahal duenak aitzurra eraman dezala eskatzen da.