Albisteak
Atzealdea

Zerbitzu berri bat ikastaro-bonuak dituzten Kiroldegiko erabiltzaileentzat

Herriko kirol instalazioak erreserbatzeko egun dagoen aplikazioaren bidez, ikastaroetan ere erreserbak egin daitezke, aldez aurretik eskuratutako ikastaro-bonuak erabiliz.

2021·02·25


Ikastaro-bonuak

Ikastaro- bonuak 10 saiokoak idira eta hauek eskuratzeko, dagokion tasa ordaintzeaz gain, erabiltzailearen datu pertsonalekin fitxa bat bete beharko da.

Kiroldegiko bazkideentzat bonuaren prezioa 51,00 €-koa izango da eta 61,30€ gainontzekoentzat.

Ikastaro-bonua erosten den momentutik urtebeteko iraungipena izango du eta edoezin ikastaro egiteko balioko du, Aireko pilatesa eta Bungee Air Fit ikastaroetarako izan ezik.

Harremanetarako: 

  • 943 333 676
  • harrera.kiroldegia@astigarraga.eus

Kirol instalazioak erabiltzeko aplikazioa

Covid-19aren ondorioz, herriko kirol instalazioak erreserbatzeko aplikazio bat jarri zen martxan. Horrela, erabiltzaileek jakin dezakete zein ordutan dagoen libre instalazioa eta erreserbatu.

Une honetan, osasun neurriek ez dutenez taldeko kirola egitea baimentzen, hauek dira aplikazioaren bidez erreserbatu daitezkeen instalazioak:

  • Kiroldegia
    • Fitness gela
    • Ziklo gela
    • Ikastaroak (bonoak dituztenek)

Kirol instalazioetan hitzordua hartzeko aplikazioa