Albisteak

Zenbait dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da berriz ere

Covid-19aren ondorioz, administrazio epe guztiak etenda gelditu ziren, eta une horretan Udalak zenbat dirulaguntza deialdien izenemateak irekita zituen: Kultura, euskara eta jai arlokoak; kirol arlokoak; berdintasun arlokoak eta gizarte zerbitzuen arloko hainbat dirulaguntza. Dagoeneko administrazio epeak ireki direnez, aipatutako dirulaguntzatan izena emateko aukera dago berriz ere.

2020·06·09


Berdintasun arloko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 22an amaituko da.

Herrian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburuarekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak dira.

Kirol arloko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 22an amaituko da.

Astigarragan kirol arloan 2020. urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak laguntzea da deialdi honen xedea.

Kultura, euskara eta jaien arloko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 23an amaituko da.

  • ​Kultura eta jaien dirulaguntza: Deialdi honen xedea kultura sustatu eta zabaltzeko eta jai giroko urteko programa eta jarduerak laguntzea da. Hainbat arlotakoak izan litezke: musika, dantza, arte eszeniko, ikus-entzunezko, arte plastiko, literatura edo historiaren esparrukoak, jaialdiak eta baita aisialdikoak eta animazio soziokulturalekoak ere.
  • Euskara sustatzeko dirulaguntza: Deialdi honen xedea da euskararen erabilera sustatzea helburu duten interes orokorreko jarduera, proiektu eta programak laguntzea.

Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.

  • Garapenerako Lankidetza Programaren laguntzetarako deialdia: Lau dirulaguntza modalitate aurreikusten ditu:
    • Lankidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak.
    • Garapenerako sentsibilizazio- eta/edo hezkuntza-jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak.
    • Larrialdietan ekintza humanitarioak finantzatzeko dirulaguntzak.
    • Tokiko lankide gazteentzako laguntzak finantzatzeko dirulaguntzak.
  • Tasak eta prezio publikoak ordaintzeko dirulaguntzen deialdia: Etxerako ur-hornidura; etxeko zabor bilketa; udal kiroldegiko kuotak (urteko kuota, sei hilabetekoa nahiz igerilekurako % 50ko dirulaguntza) finantzatzeko.
  • Gizarte zerbitzuen arloan garatuko diren jardueren, proiektuen eta programen dirulaguntzetarako deialdia.