Albisteak
Atzealdea Zatoz Astigarraga birtuala probatzera!
2025·09·29

Astigarragak etorkizunera begira jarri nahi du eta, horretarako, herritarrei esperientzia birtual berezi bat eskaintzeko prest dago.
Eider Alonso eta Asier Saralegik irudikatu dute jada nolakoa izan daitekeen biharko Astigarraga, eta orain, herritarren txanda da: Eta zuk, nola ikusten duzu? Irailaren 30ean arratsaldeko 17:30etan Kontxa Etxeberria plazan izango dute herritarrek etorkizuneko Astigarraga irudikatzeko.
Jarduera doakoa izango dira, eta 18 urtez gorako herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Gainera, partehartzaileen artean Astigarragako komertzioetan erabiltzeko 250€tako bi bono zozketatuko dira.
Eiderrek eta Asierrek argi ikusi dute. Eta zuk, nola ikusten duzu?
