Albisteak
Atzealdea

Zaintza eta bateragarritasun erantzukidearen inguruko diagnostikoa

Astigarragako Udalak herriko zaintzaren egoera, eta baliabideen egokitasuna ezagutu nahi du. Emagin elkarteak, 2020. urtean, Beterri Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena egin zuen. Diagnostikoak hainbat ondorio atera zituen, besteak beste, zaintza eremua guztiz feminizatuta dagoela; etxeko eta zaintzako lanen banaketan genero rolek eragina izaten jarraitzen dutela; edota pertsona helduen edo dependentzia dutenen zaintzan lan egiten duten pertsonen lan-eta bizi-baldintzak bidegabeak direla.

Zehazki Astigarragako egoera ezagutzeko asmoz, Udaleko Berdintasun sailak diagnostiko berria egingo du. Udalak parte hartzera animatu nahi ditu adin txikikoak, dependentzia duten pertsonak edota helduak zaintzen dituzten herritarrak, izan zaintza profesionalak edo familiakoak.

Zure bizipenak eta beharrak partekatu nahi badituzu, hiru aukera dituzu: