Albisteak

Atzealdea Zabalik udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea

Martxoaren 31ean itxiko da izena emateko epea.

2023·03·07


Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira. Aurten ere, UEMAK antolatu duen ekimena ibiltaria izango da, Orozkotik Dimarako bidea egingo dute parte hartuko duten 120 lagunek. 

Helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da. Gazteak elkar ezagutu eta saretzeko zein euskaldun gisa kontzientziatzeko, indartzeko eta ahalduntzeko gunea izango da. 

Norentzat?

2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteentzat.

Nondik nora?

4 herrietatik pasako da, herri bakoitzean 2 gau egingo dituzte, herri batetik bestera oinez joango dira:

  • Orozko: ekainak 26- ekainak 2
  • Areatza: ekainak 28- ekainak 3
  • Otxandio: ekainak 30-uztailak
  • Dima: uztailak 2- uztailak 4

Zer egingo dute?

  • Herriz-herriko ibilaldiak
  • Kantaldiak, kontzertuak, tailerrak...
  • Jolasak, solasak, hausnarketak...

Izena eman

Informazio gehiago