Albisteak

Atzealdea Zabalik da Astigarragan komertzio bat irekitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

2
4.000 euro arteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta % 50 artean finantzatuko du Udalak.

2022·03·08


Zabalik da herrian komertzio bat ireki nahi duen ororentzat, diru laguntzak eskatzeko epea. “Guztion Astigarraga” merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an: Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak. Ordutik, 4 proeiktu lagundu ditu Udalak, eta, aurten ere, ekintzaileek aukera izango dute beren proiektua Astigarragako erdigunean abiatzeko.

Dagoeneko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Besteak beste, lokalaren alokairuaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro arteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen % 30 eta % 50 artean finantzatuko du Udalak. Gainera, bideragarritasun plan bat lantzeko eta proeiktuaren lehen urtean zehar tutorizazioa jasotzeko laguntza ere emango zaie onuradunei.

Horrez gain, Astigarragako lokal hutsen poltsa publikoa eskuragarri dago programaren atarian. Bertan, atxikituta dauden hainbat lokalen ezaugarriak kontsulta daitezke. Beren lokala iragartzeko interesa duten jabeek ere informazioa eskatu edota izena eman dezakete https://guztion.astigarraga.eus/lokalkomertzialak webguneko formularioa betez.

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2022ko urriaren 31n edo kreditua agortzean amaituko da. Eskaera-orriak eta dirulaguntza oinarriak https://www.astigarraga.eus webgunean topa daitezke. Eta eskaera http://astigarraga.eus/eu/tramiteak ataletik bidaratu daiteke.

1 2