Albisteak

Atzealdea Uztaileko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarrean hainbat gai onartu dira

Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatu da, besteak beste.

2026·07·22


Plenoan Plan Orokorrari lotutako hainbat hitzarmen onartuta gelditu dira: Ergobia Auzoaren, Santio Zeharra 7ren eta Arangoya Ardoak enpresaren eremuei buruzko alegazio guztiak aztertuta, Osoko Bilkurak behin betiko oniritzia eman die.

Bestalde, Mendiaundi-Anibar eremuak plangintza egiteko eta egikaritzeko hasierako onarpena jaso du 


Etxez etxeko zerbitzua

Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatu zen. 2022ko maiatzean sinatu zen lehen aldiz lankidetza hitzarmena, eta astearteko gobernu batzarrak, urte betez luzatzea erabaki zuen, 2027ko irailaren 30era arte. 

Hiru kontratazio espediente ere onartu eta esleitu dira:
       

  • Onartu egin da Astigarragako Kale Nagusia eta Kultur-etxe zaharra lotzen dituen igogailuaren eta inguruko urbanizazioaren proiektuaren kontratazio espedientea, eta esleipen prozedurari hasiera eman zaio. Kontratua bi lotetan lizitatuko da. Lehena hiritzartze lanei loturikoa izango da, 408.325,15€-koa da lizitazio prezioa; eta, bigarrena, igogailu-lanei loturikoa, 225.166,16€-tan lizitatuko da.
  • Astigarragako landaurreko 45. herri bidea konpontzeko obraren kontratazio-espedientea SASOI ERAKUNTZAK SL enpresari esleitu zaio, eta obrak irailean hasiko dira. 
  • Lorezaintza eta barruko loreak mantentzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea Gureak Berdea SLU enpresari esleitu zaio, eta urriaren 1etik aurreta jarriko da martxan zerbitzua. Kontratu hau ere bi lotetan lizitatu da. Lehen lotea kanpoko lorezaintzari loturikoa izango da eta 264.386,73 euroko prezioan esleitu da. Bigarrena, berriz, barne lorazaintzari dagokiona da eta 2.395,71 euroko prezioan esleitu da.