Albisteak

Atzealdea Uztaileko azkeneko asteartea Santa Ana eguna izango denez, joan den asteartean ospatu zituen Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea

Gai garrantzitsuak onartu ziren; kiroldegia berritu eta handitzeko obra proiektua idaztea, ibai parkea handitzeko proiektua eta zenbait dirulalaguntza, besteak beste

2022·07·21


Osoko Bilkuran 2021eko kontu orokorra onartu zen. Bestetik, eraikitzen ari den Arrobitxuloko igogailuaren obra-kontratua aldatzea, hauek dira onartutako aldaketak:

  • Igogailuak 2 sarbide izatetik 3 izatera pasatzea. Eta horrekin batera, igogailuaren sarrerako urbanizazioa aldatzea.
  • Harrobiaren egonkortze-lanek eragindako atzerapena eta hori gauzatzeko egin beharreko lan osagarriak.
  • Egituraren konplexutasuna dela eta, baliabide lagungarri handiagoak jartzea.
  • Nukleoa inguratzen duten beiren ertzak leundu eta junkilloak desmuntagarriak jartzea.
  • Zoruaren akabera aldatzea.
  • Herri Eskolaren itxitura horman hesi berri bat jartzea.
  • Nukleoaren zimentazio lanetarako prezio berria jartzea, solera batek eskatu dituen lan gehigarriak direla-eta.
  • Segurtasun eta Osasun partidaren kopurua handitzea, bereziki, segurtasun-sareen kontzeptuan.
  • Hondakin-kudeaketa partidaren kopurua handitzea, bereziki, hormigoi-hondakinen tratamenduan.

Tokiko Gobernu Batzordean zenbait proiektu onartu ziren:

  • Bidebitarte industrialdeko ardatz nagusia hiritartzeko proiektua.
  • 2021eko Aurrekontu Partehartzaileetan herritarrek aukeratutako “Andre Gobadarien Ibai parkearen handitzea” proiektua.
  • Kiroldegia berritu eta handitzeko obra proiektua idaztea eta esleipen prozedurari hasiera ematea

Dirulaguntza mota ezberdinak ere onartutzat eman ziren:

  • Guztion, merkataritza-ekintzailetza sustatzea programan, 4.000 euroko bi dirulaguntza herriko bi establezimenduetako emakumeei.
  • Dirulaguntza izenduna Astiko taldeari kultura eta jai ekitaldiak antolatzeko, irailean antolatuko duten Muttuai Festarako.
  • Lehenengo aldiz martxan jarriko den eskola materiala erosteko diru- laguntzaren oinarriak ekainaren 28ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu ziren arren, uztaileko bilkuran eskaerak aurkezteko epea zehaztu da (uztailak 27-urriak 28).