Albisteak

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak

Igandean hauteskundeak egingo dira EAEn. Astigarragako Udalak, osasun-arloko salbuespen-egoera honetan, COVID 19ren transmisioa saihesteko ezarriko diren antolaketa-neurriak eta herritarrentzat zenbait gomendio plazaratu nahi ditu.

2020·07·08


Antolaketa-neurriak

Jendetzarik egon ez dadin, 3 hauteskunde-atalak bi eraikuntzetan banatuko dira: bi kiroldegian eta bat Herri Eskolako areto nagusian.

Proposatutako neurrietako bat da zentroetarako irteerak sarrerengandik bereiztea, sarbideetan jendea pilatu ez dadin. Horretarako, sarbide nagusiak bi eraikuntzek partekatzen duten alboko kaletik egingo dira, eta irteerak, bat kiroldegiak kale horretan duen beste atetik egingo da, eta bestea Herri Eskolako patiotik. Behar izanez gero, Herri Eskolako patioko igogailua ere erabili ahal izango da sarrera gisa. Sarrera bakoitzaren ondoan higiene pertsonaleko baliabideak jarriko dira behar duenarentzat (gel hidroalkoholikoa eta higiene-maskarak berea ahaztu duenarentzat).

Eremuen garbiketa areagotu egingo da, ukipen-gainazalen desinfekzioa azpimarratuz, transmisiorik gerta ez dadin.

Justifikatutako salbuespenetan izan ezik, ezin izango da ibilgailurik pasa hauteskunde-zentroetara sartzeko alboko kaletik; horretarako, Foru plaza eta Ikastolako patioa irekiko dira aparkaleku gisa erabiltzeko.

Gomendioak

  • Hauteskunde-eguneko antolakuntzako langileen eta mahaikideen jarraibideak bete.
  • Ahal den neurrian, jende gehien ibiltzen den orduak saihestu.
  • Hauteslekuetan hautagai guztien botoak egongo diren arren, botoa etxetik prestatuta ekartzea gomendatzen da.
  • Ez ahaztu maskara jantzita joatea.
  • Eskuak garbitu hauteslekuetan sartzean.
  • Segurtasun-distantziak errespetatu.