Albisteak

Atzealdea Urumea ibaian 3.000 kg hondakin baino gehiago bildu dira 2023an, Astigarragan

5
Udalak ibaiaren eta erreken garbiketa bideratu du 2023an, eta 2024an jarraitzea da asmoa.

2023·12·21


Zoritxarrez ohikoa da mota eta tamaina desberdinetako hondakinak pilatzea Urumea ibaiaren eta erreken ertzetan. Hondakin horiek uraren kalitateari eta ibilguari eragiteaz gain, ekosistema autoktonoari ere eragiten diote, bai animaliei bai landareei. Horregatik, 2023an, Urumea ibaia, herriko errekak eta naturguneak garbitzeko, Urzain enpresa kontratatu zuen Udalak. Garbiketa bi hilean behin egin da, astebetez. Ekimen honen helburua kalteak murriztea eta habitataren baldintzak hobetzea da. Aldi berean, ibai garbi eta txukun bat herritarren eskura jarri nahi da.

2023an sei garbiketa egin dira eta 3.019,605 kg hondakin bildu dira guztira (2022an 3.831,930 kg hondakin zenbatu ziren).

Garbiketak

  • 2023an egindako garbiketetan bildutako hondakinen kopurua

NOIZ

NON

ZENBAT

Urtarrilak 23-27

Oialume erreka eta Urumea ibaia-ertzak

345,710kg

Martxoak 6-10

Urumea ibaia-ertzak

449,325 kg

Maiatzak 2-6

Urumea ibaia-ertzak

1.198,695 kg

Uztailak 24-28

Galtzaur erreka eta Urumea ibaia-ertzak

308,850 kg

Irailak 18-22

Urumea ibaia-ertzak eta Santiagomendi

366,565 kg

Azaroak 20-24

Oialume erreka eta Urumea ibaia-ertzak

350,460 kg

GUZTIRA

 

3.019,605 kg

  • Jasotakoa hondakin-motaren arabera sailkatuta

HONDAKIN-MOTA

KOPURUA

Plastikoak-ontzi arinak

200,150 kg

Plastiko gogorrak-inerteak

758,735 kg

P.V.C plastikoak

79,900 kg

Tamaina handikoak- Boluminosoak

518,740 kg

Pneumatikoak-kautxo hondakinak

155,825 kg

Egurra

172,755 kg

Metala

98,420 kg

Eraikuntza hondakinak

803,705 kg

Beira

53,175 kg

Papera-kartoia

7,485 kg

Arropa

60,795 kg

Kristala

36,000 kg

Hondakin elektronikoak

81,915 kg

GUZTIRA

3.019,605 KG

Bildutako hondakin guztiak sailkatu eta Garbigunera eraman dira.

Udalak balorazio positiboa egin du 2023an egindako lanaz, eta 2024an garbiketarekin jarraitzea da asmoa. Bide batez, herritarrei gogorarazi nahi die natura zaintzea guztion ardura dela.

Ikusi 2023ko garbiketa guztien datuak

1 2 3 4 5