Albisteak
Atzealdea Urtarrileko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiak
2022·01·27
Urtarrilaren 25eko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hainbat erabaki garrantzitsu hartu ditu Udalak.
Bi kontratazio espediente, Donostia ibilbidea hiritartze obrak eta Erriberako zerbitzu teknikoa esleitzeko.
Donostia ibilbidea hiritartzeko obrak esleitzeko lehiaketaren baldintzak onartu eta lehiaketa martxan jartzea erabaki du Udalak. Proiektuaren helburua da hezegunetik Kale Nagusiaren amaierako biribilgunera, Txingurriko biribilgunera, doan zatia hiritartzea eta egoki antolatzea oinezkoen espaloiak, bidegorria, errepideak eta aparkalekuak. Lehiaketaren lizitazio prezioa 1.473.507,06 eurokoa da guztira eta hiritartze lanak egiteko epea bost hilabetekoa izango da.
Bestetik, Erribera kulturguneko zerbitzu tekniko eta eszenikoa eta publikoaren arreta zerbitzua kontratatzeko lehiaketaren baldintzak onartu eta lehiaketa egitea erabaki du. Zerbitzu horren lizitazio prezioa urteko 49.004,55 eurokoa da eta kontratuaren iraupena izango da urtebetekoa, beste bi luzatzeko aukerarekin.
Dirulaguntzen plan estrategikoa
2022ko aurrekontua onartuta dagoenez, Udalak dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du. Plan horretan jasotzen dira 2022rako Udalak aurreikusi dituen dirulaguntzak. Orotara, 865.974,33 euro aurreikusi dira dirulaguntzetan emateko. Horietatik 576.869,86 euro herriko elkarteei emango zaizkien dirulaguntza izendunak dira eta 289.104,47 euro dirulaguntza deialdi irekien bidez emango direnak.
Dirulaguntzen atala 2021ean baino %17 handiagoa izango da 2022an, hain zuzen ere 130.030,14 euro gehiago onartu dituelako Udalak. Oro har, arlo guztietako dirulaguntzen partidak igo dira. Hona hemen, taula honetan laburbilduta, dirulaguntzetarako onartutako kopuruak arloz arlo:
Arloa | 2021 | 2022 | Aldea |
Ingurumena | 7.000,00 | 7.000,00 | %0,00 |
Etxebizitza | 30.000,00 | 30.000,00 | %0,00 |
Merkataritza | 25.000,00 | 43.000,00 | %72,00 |
Berdintasuna | 46.000,00 | 55.000,00 | %19,57 |
Euskara | 110.000,00 | 133.000,00 | %20,91 |
Gizarte zerbitzuak | 98.695,31 | 110.074,00 | %11,53 |
Hezkuntza | 163.131,55 | 201.383,00 | %23,45 |
Gazteria | 8.500,00 | 8.500,00 | %0,00 |
Kirola | 119.294,83 | 136.194,83 | %14,17 |
Kultura eta jaiak | 128.322,50 | 141.822,50 | %10,52 |
Guztira | 735.944,19 | 865.974,33 | %17,67 |
Hona hemen 2022rako herriko elkarteentzat aurreikusitako dirulaguntza izendunak:
Ingurumena
Astikat elkartea, 5.000,00
Zubieta bizirik, 2.000,00
Merkataritza
Astiko elkartea, 25.000,00
Berdintasuna
Emakumeen etxea, 35.000,00
Harituz elkartea, 8.000,00
Euskara
Euskaraz Kooperatiba, AEK, 25.000,00
Xagu Xar, 20.000,00
Dobera euskara elkartea, Kronika, 30.000,00
Nafarroa Oinez eta Herri Urrats, 800,00
Gizarte zerbitzuak
Parrokia (etxebizitzak), 8.000,00
Parrokia (elikagaien programa) 3.600,00
Gure Izarra elkartea, 5.000,00
Euskal Fondoa, 6.369,53
Galtzaur elkartea, 12.000,00
Hezkuntza
Norbeto Almandoz Musika Eskola, 180.000,00
Herri Eskolako Guraso Elkartea, 8.583,00
Herri Eskola (eskola kirola) 10.746,83
Herri Eskola (igeriketa programa) 6.258,00
Gazteria
Gazte Asanblada, 8.500,00
Kirola Mundarro elkartea, 75.000,00
Goldea elkartea, 18.000,00
Kultura
Aiztondo abesbatza, 14.815,50
Eragiyok abesbatza 5.000,00
Astigar elkartea, 21.800,00
Txirriskla txistulari taldea, 8.330,00
Kultur arloko beste hainbat laguntza izendun, 6.877,00
Astiko elkartea (Muttuai Fest), 25.000,00
Beste erabaki batzuk ere hartu ditu udalak urtarrileko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean, hala nola:
- Udal langileen lansarien igoera: 2022ko aurrekontuan eta aurrekontuen legean aurreikusi eta ezarritako moduanm, Udalak erabaki du udal langileen lansariak %2 igotzea
- Dirulaguntza Andre Maria Zeruratze parrokiari: apaiz etxeko etxebizitzak larrialdietarako erabiltzeko hitzarmena egin zuten udalak eta Parrokiak 2020an. Horren ordainetan, Udalak dirulaguntza ematea adostu zen, etxebizitza horietan hainbat konponketa egiteko. Hitzarmen hori betez, Udalak erabaki du parrokiari 8.000,00 euroko laguntza ematea.
- Liburutegiko laguntzaile lanpostu a betetzeko hautaketa prozesuaren oinarrien aldaketa: Eusko Jaurlaritzaren errekerimenduari erantzunez, Udalak erabaki du oinarriak aldatzea, hain zuzen ere merezimenduen balorazioaren atal bat, eta izen-emate epea berriz zabaltzea.