Albisteak

Atzealdea Urtarrilaren 4tik aurrera edukiontzi grisa eta marroia berriz itxiko dira

Urtarrilaren 4tik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartela beharrezkoa izango da.

2021·01·01


Edukiontziak irekitzeko txartelik ez duenak, Udaletxeko hondakinen bulegoan jaso behar du. Horretarako, aurrez hitzordua hartu behar da 900 102 838 telefonoan edo hondakinak@astigarraga.eus helbidean.

Hondakinen datuak

Sailkatze tasa jasotako hondakinetatik zenbat jaso den ondo bereiztuta adierazteko erabiltzen da, gero birziklatzera edo berrerabiltzera bideratzeko.Tasa honek azken hilabeteotan beherakada nabarmena izan du. 2020ko otsailean %76an zegoen eta beheranzko joera izan du 2020ko azaroan %70era iritsi arte. Honekin batera, errefusaren kopuruak gorakada nabarmena izan du azken hilabeteotan.

Ikusi hondakinen datuak.