Albisteak

Atzealdea Gaurtik berriro martxan izango da emakumeentzako aholkularitza juridikoko udal zerbitzua

Zerbitzua hilean behin eskainiko da, astelehen arratsaldez, urtarrilekoa gaur izango da, urtarrilaren 13an. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da Emakumeon Etxean.

2025·01·13


Udal zerbitzu honek emakumeok gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du. Aholkularitza horrek aukera emango digu epairik gabeko espazio seguruan entzunak izateko, dauzkagun eskubideak eta gatazkei aurre egiteko tresnak ezagutzeko, erabakiak hartzeko segurtasuna eta motibazioa handitzeko eta baliabideak antzemateko, autoestimua handitzeko, eraso matxisten kasuak detektatzeko edo/eta bestelako zerbitzu publikoetara bideratuak izateko.

Zerbitzua konfidentziala, doakoa eta pertsonalizatua da (bakoitzaren egoera zehatzak aztertuko dira, dauzkagun eskubideak eta horiek bermatzeko bide egokienak adieraziz). Arreta aurrez aurrekoa izango da eta aditu baten laguntza eta aholkularitza izango ditugu, beti ere, ikuspuntu feministatik.

Zerbitzua hilean behin, astelehenetan, 16:00etatik 19:00etara eskainiko da urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitartean. Hitzordu bakoitzak ordubeteko iraupena du gehienez, eta aurrez hitzordua eskatu behar da, Emakumeon Etxean: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com edo 648 41 71 57.

2025eko egutegia

2025 urtean honako datetan eskainiko da zerbitzua:

  • Urtarrilak 13 
  • Otsailak 17 
  • Martxoak 17
  • Apirilak 7
  • Maiatzak 19
  • Ekainak 16
  • Irailak 15
  • Urriak 20
  • Azaroak 17
  • Abenduak 15

Zerbitzuari buruzko informazioa