Albisteak

Atzealdea Urtarrilaren 16an, ostegunean, hasiko da Astigarragan Gurasolagun ekimena

Familiak urtarrila eta ekaina bitartean bilduko dira, ostegunero, 16:45etik 17:45era, Kontxa Etxeberria plazan. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

2025·01·14


Gurasolagun Astigarragako Udalak eta AEK-k elkarlanean antolatutako ekimena da, gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sortua. Seme-alabekin eta beste gurasoekin euskaraz hitz egiteko gunea da; euskaraz, lasai hitz egiteko: guraso talde txikiak, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak.

Guraso orok parte har dezake; euskaraz hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko, euskara maila hobetzeko, guraso euskaldunen sarea zabaltzeko edo lagunartea zabaltzeko.

Hilean behin, guraso zein haurrentzat tailer/ekintza berezi bat antolatuko da.

Noiz eta non?

Urtarriletik ekainera, ostegunero. 16:45etik 17:45era, Kontxa Etxeberria plazan.

Izena eman

Ekimenean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, bi bide daude:

  • Telefonoa: 607 610 687
  • Posta elektronikoa: astigarraga@aek.eus