Albisteak

Atzealdea Urriaren 6an abiatuko da Astigarragan kontsumitzera bideratutako deskontu-bonuen kanpaina berria

1
Seigarren edizio honetan berrikuntza bat egongo da, gazteentzako bonuak eta bonu orokorrak bereiziko dira. Lehenengoek % 30eko deskontua izango dute eta urriaren 6an jarriko dira salgai. Besteak, % 20ko deskontuarekin, urriaren 20an egongo dira eskuragarri.

2023·10·05


Bihar abiatuko da dekontu-bonuen edizio berria. Oraingoan berritasun batekin dator kanpaina: herriko gazteei zuzendutako bonu bereziak aterako dira, herriko gazteek bertako merkataritza ezagutu eta bertan kontsumitzera bultzatzeko. Kanpainari urriaren 6an goizeko 8:00etan emango zaio hasiera gazteen-deskontu bonuen salmentarekin eta urriaren 20tik aurrera deskontu-bonu orokorrak erosi ahal izango dira.

Gazteen deskontu-bonuek % 30eko deskontua izango dute (herritarrak % 70 ordainduko du) eta 16 eta 29 urte arteko herritarrek erosi ahalko dituzte. Deskontu-bonu orokorren deskontua % 20koa izango da (herritarrak % 80 ordainduko du).

Seigarren edizio honetan herriko 30 establezimendutan erosi ahal izango dira deskontu-bonuak. Deskontu-bonuen erosketa Astiko elkartearen web-orriaren bidez izango da eta azaroaren 30era arte izango da erosteko aukera (beti ere deskontu-bonuak agortuko ez balira), eta 2024ko otsailaren 29ra arte erabili ahal izango dira.

Herriko 30 establezimendutan kontsumitzeko

Astigarragako bonuen seigarren kanpaina honetan merkataritzako, ostalaritzako eta beste zerbitzuetako 30 establezimendu inguruk parte hartuko dute. Aurreko edizioetan bezalaxe, lau bonu-mota izango dira aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak. Establezimendu bakoitzak erabaki du zein bonu-mota eskaintzen dituen.

1