Albisteak

Atzealdea Urriaren 2an I.Kros Herrikoia ospatuko da Astigarragan

Irailaren 26tik 30era zabalik egongo da Kiroldegian izena emateko epea. Kros egunean ere, 10:00etatik 11:00etara, irteera gunean izena eman ahal izango da.

2022·09·23


Urriaren 2an, igandea, Astigarragako I.Kros Herrikoia ospatuko da:

  • Eguna: Urriak 2, igandea.
  • Ordua: 11:00tan.
  • Partehartzaileak: 15 urtetik gorakoak (2007an edo lehenago jaiotakoak).
  • Irteera eta helmuga: Kale nagusian (Esne-makinaren parean).
  • Ibilbidea: 5.700m.
  • Hau izango da ibilbidea: Irteera Kale Nagusian - Apeztegi plaza - Kulturetxe Zaharra - Zarkumendegira bide gorritik – Zarkumendegin buelta eman – itzuli bide gorritik - Galtzaur - Donosti Ibilbidea - Errepidea gurutzatu – Txingurri – Ibailur - hezegunea – Pelotari kalea - Kale Nagusian helmuga
Ondoren, Joseba Barandiaran plazan sari banaketa egingo da: barazki saski bat emango zaie lehenengo emakumeari eta lehen gizonari. Ondoren, opari batzuk zozketatuko dira.