Albisteak

Atzealdea Urriaren 26ko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hainbat erabaki garrantzitsu hartu ditu udalak

Besteak beste, lehiaketak egingo ditu udalak Portutxon eta Foru plazan komun publikoak egiteko eta Santio Zeharreko 1. eta 3. bihurguneak hobetzeko.

2021·10·27


Atzoko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituen udalak.

Bi kreditu aldaketa onartu ditu Osoko Bilkurak: batetik 208.500 euroko kreditu transferentzia, hainbat partida osatzeko (posta gastuak, hiri hondakinen bilketa, haurreskolaren kanpoko jolastokia, Foru plazako megafonia sistema, etxez etxeko laguntza, komun publikoak, Txomiñene pilotalekuko teilatuko lan osagarriak…). Bestetik, kreditu geghigarrien espedientea onartu da, besteteak beste, Astigarraga Lantzeni ekarpena egiteko.

Kontratazio espedienteak: Hiru kontratu gauzatzeko lehiaketak egitea onartu da urriaren 26ko tokiko Gobernu Batzarrean: Batetik, Portutxo auzoko komun publikoak egiteko lehiaketa. Kontratu horren lizitazio prezioa 105.428,17 eurokoa da (BEZ barne) eta lanak egiteko epea 4 hilabetekoa izango da. Bestetik, Foru plazan komun publikoak egiteko lehiaketa: lizitazio prezioa 95.411,88 eurokoa da (BEZ barne) eta lanak egiteko epea 4 hilabetekoa. Eta, azkenik, Santio Zeharrako 1. eta 3. bihurguneak egokitzeko obrak egiteko lehiaketa. Obra horien helburua da Santiagomendiko auzora doan bidearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea. Kontratu horren lizitazio prezioa 166.392,39 eurokoa da (BEZ barne) eta lanak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da. Lehiaketak egin eta kontratuak esleitu ondoren hasiko dira hiru obra horiek eta 2022ko uda alderako amaituta egongo dira.

2022ko taxi zerbitzuen tarifak: Osoko Bilkuran 2022ko taxi tarifen igoera onartu da, Buruntzaldeko Taxi Batzordearen proposamenaren haritik. Igoera %2,9koa izango da, KPIaren eta, bereziki, erregaien prezioen igoeraren ondorioz.

Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko herri galdeketa egiteko irizpideak ere erabaki ditu plenoak, herri galdeketaren kudeaketa eta antolakuntzari buruzkoak. Data zehatza laster erabakiko du Udalak

Hitzarmen markoa onartu du Osoko Bilkurak, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren elkarlana arautzen duena. Hitzarmen honen helburua da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza eta elkarlaneko moduak eta prozedurak arautzea da, lurraldean erabil daitezkeen polizia-baliabideak optimizatzeko eta herritarren segurtasun publikoaren beharrei zerbitzu hobea emateko. Hitzarmenak legez ezarritako funtzioen banaketa zehazten du, alegia zer dagokion Ertzaintzari, zer Udaltzaingoari eta zeintzuk diren funtzio partekatuak. Horrekin batera, besteak beste, operazioak, intzidentziak eta esku-hartzeak nola sailkatzen diren zehazten du, protokoloak finkatzen ditu eta datu-trukea ahalbidetzen du.

Mozioak eta adierazpenak: hainbat mozio aztertu eta onartu dira urriaren 26ko Osoko Bilkuran:

Informazioa, galdera eta eskariak

Informazio eta galderen txandan, alkateak ondoko gaiak aipatu ditu:

Urriaren 26an aurkeztu du Udalak “Txiokaria, Astigarragako Udal aldizkaria”. Lehen zenbakia urriaren 26an, gaur bertan, hasi dira banatzen. Aldizkariaren helburua da udalaren jarduera, zerbitzu eta ekimenen berri ematea.

Plan orokorra berrikusteko prozesuan, urriaren 27, 28 eta 29an hainbat ekimen burutuko dira, plan orokorraren abiapuntuko diagnostikoa aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko: urriaren 27an Hiriginitzako Aholku Batzordearen saioa izango da, 17:30ean, Erribera kulturgunean eta 18:30ean saio irekia; urriaren 28 eta 29an karpa informatiboak jarriko dira goizez eta arratsaldez. Herritarren txanda da.

Covid 19: azken 14 egunetako intzidentzia metatuan 2 kasu positibo ditugu Astigarragan eta tasa 29koa da.