Albisteak
Atzealdea Urriaren 13an, astelehenean, hasiko dira asfaltatze lanak Bidebitarte industrialdean
2025·10·10

Lanak zatika antolatu dira. Lehenenego bi eremuetan (Biurrarena-Stua eta Palfinger inguruan) konponketa eta prestaketa lanak egingo dira, eta behin dena amaituta, asfaltatze lanak egingo dira:
Lehenengo, Biurrarena-Stua eremuko lanak hasiko dira. Horretarako, kaleko aparkaleku guztiak hustu eta zirkulaziorako bidea itxiko da urriaren 13an eta 14an. Hilaren 14tik aurrera, errei bat itxita egongo da (obrak egingo diren eremuan) eta hutsik dauden aparkalekuak eta errei bat egongo dira erabilgarri. Aurreikuspenen arabera, 13-19ko astean amaituko dira prestaketak inguru horretan, eta trafikoaren zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.

Urriaren 20an hasiko dira esku-hartzeak Palfinger inguruan. Horretarako, biribilgunetik biribilgunerako aparkalekuak hustu egingo dira, eta bi norabide bideratuko dira gaur egun noranzko bakarra duen eta esku-hartzerik ez duen errei batetik. Lehenengo, esku-hartze luzeena egingo da, biribilgunetik biribilguneraino, eta, ondoren, biribilgunearen barruan dagoen kutxeta konponduko da. Lan horien prestaketa 20-26ko astean amaitzea aurreikusten da eta trafikoaren zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.


Prestaketa guztiak amaitu ondoren, urriaren 27tik 29ra bitarteko bi gauetan fresaketak eta asfaltatzeak egingo dira. Horretarako bideak moztu egingo dira eta ezin izango da kale horietatik igaro.
