Albisteak

Atzealdea Urriak 17: Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna

Astigarragako Udalak, irailaren 29ko Osoko Bilkuran, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta, mozio bat onartu zuen.

2020·10·17


Covid-19aren krisia hasi aurretik, datu eta adierazle gehienek argi erakusten zuten herritarren bizibaldintzek okerrera egin zutela. Pandemiak are gehiago zaildu du lehendik ere onartezina zen egoera.

Pobrezia egoeran aurkitzeko faktore erabakigarriak dira generoa, adina eta jatorria eta larri zeuden kolektibo hauek bereziki astindu ditu Covid-19aren krisiak.

Pobrezia ez da alderdi ekonomikora mugatzen, Nazio Batuen Printzipio Gidarietan jasotzen den moduan “dimentsio anitzeko fenomenoa da, eta diru-sarreren eta duintasunez bizitzeko oinarrizko gaitasunen falta barne hartzen du."

Horregatik guztiagatik, Astigarragako Udalak:

1.- Pobreziaren murriztearekin konpromiso irmoa adierazten dugu. Horregatik, honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurri ekonomiko, sozial eta fiskalak hartzeko prestutasuna agertzen dugu. Besteak beste, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak funts propioekin osatzeko konprometitzen gara.

2.- Jaurlaritzari eskatzen diogu premiazko neurriak hartu ditzan gure babes-sistema (DSBE/EPO/GLL) Covid-19aren krisiaren ondoriozko beharretara egokitzeko. Eta epe labur eta ertainera, banakotasunaren, unibertsaltasunaren eta baldintzarik ezaren printzipioetan oinarritutako babes-sistema baten aldeko pausuak eman ditzan.

3.- Gizartean pertsonen erabateko integrazioa lortzeko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zentraltasuna aldarrikatzen dugu. Horregatik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak garatzeko eta indartzeko konpromisoa hartzen dugu, eta konpromiso honi atxikitzeko eskatzen diegu gainerako erakundeei. Helburu hau hurrengo urteko aurrekontuen eztabaidan islatuko da.

Ikusi mozioa osorik.