Albisteak
Atzealdea Ura da 2021.urteko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketaren gaia
2020·10·08
2021eko udal egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu du Astigarragako Udalak. “Ura” da 2020ko lehiaketako gaia.
Kultura batzordeko kideek egingo dute argazkien aukera argazkilaritzan aditua den pertsona batekin osatutako epaimahaian. Jasotzen diren argazkietatik 13 aukeratuko ditu epaimahai horrek, lehena azalean agertuko da, eta besteak, bana hilabete bakoitzean.
Lehiaketaren faseak
- Argazkiak aurkezteko epea: urriaren 30 arte.
- Epaimahaiaren erabakia eta sariak banatzea: azaroak 6
- Argazkiak jasoko dituen 2021eko udal egutegia abenduaren 15etik aurrera Astigarragako udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astiko merkatarien elkarteko bezeroen artean banatuko da.
Argazkiak aurkeztu
Partehartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiekin batera entrega-orria beteta aurkeztu beharko da.
Bi bide daude:
- Pen-drive batean Erribera Kulturgunera eraman
- astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidali.
Sariak
- Irabazlea: argazkia 2021eko egutegiaren azalean agertuko da eta 150€ko *erosketa bonoa jasoko du.
- 12 finalistak: argazki bakoitza egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da eta egileari argazkiko 80€ko *erosketa bonoa emango zaio, baina gehienez ere 300 €koa.
*Erosketa bonoa 2020ko abenduaren 31 baino lehen Astigarragan kokatutako denda, jatetxe, zerbitzu edo enpresaren batean erabiltzeko izango da.
Ikusi oinarriak
Argibide gehiago: 943 33.50.64