Albisteak

Atzealdea UEMAren Berripapera, 2025eko urtekaria.

Aurten ere Astigarragako etxe guztietara banatuko da urtekaria.

2025·12·17


UEMAko kide diren herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abenduan urtekari modura argitaratzen duen argitalpena.

UEMAren webgunean, sareetan eta UEMAren Telegram kanalean mankomunitatearen jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2025eko abenduko zenbaki honetan, urtean zehar UEMAk egindakoen nondik norakoak islatzen dira: arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzia, zazpi udal berri UEMAren lurgunera, euskararen aurkako oldarraldia, horrek udalerri euskaldunetan nola eragiten duen, azken epaiak salatzeko uztailean herriz herri egindako elkarretaratzeak, UEMAko kide den udalerri bakoitzerako sortutako koaderno demolinguistikoak, hezkuntza formalean eragiteko UEMAren hiru zutabeak, Arnasetik bideo-sormen lehiaketa, euskara eta kulturartekotasuna, gazteentzako Salto! udalekuek aurten eman dutena, edota zerbitzu sektorean euskarak dagokion lekua izan dezan egindako kanpainak, beste askoren artean.

Ikus Berripapera PDFan

UEMAren Berripaperaren azken urteotako zenbaki guztiak, berriz, hemen daude eskura.