Albisteak

Atzealdea Udazken Zaporez, uzta garaiaz gozatzeko eskaintza

Gaur hasiko da Sagar Uzta festaren 22. edizioa Astigarragan.

2022·09·22


"Udazken Zaporez" lelopean, irailaren 22tik urriaren 31a arte, jarduera ugari izango dira sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXII. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean, eskaintza gastronomikoak eta afari maridatuak, musika emanaldiak, kirola eta kultura uztartuko duten jarduerak eta sagarrari buruzko ikastaroak.

Sagarraren kulturak urte sasoi honetan hartzen duen garrantzia geroz eta handiagoa da. Horren erakusle da, Udazken Zaporez ekitaldiaren egitaraua antolatzeko Astiko Merkatarien Elkartearen, Astigarragako Udalaren, tabernarien eta kultur taldeen parte-hartzea.

Irailaren 25ean, igandea, jaiaren egun handia izango da, eta sagarraren festa ospatuko da Foruen Plazan.

XXII. SAGAR UZTA 2022, egitaraua

  • Osteguna, Irailak 22
    • 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin. Matraka Elektrotxarangak alaituko ditu kaleak.
  • Ostirala, Irailak 23
    • 17:00-19:00 Txalaparta tailerrak* Herri Eskolako patioan, Joseba Barandiaran plazan eta Kontxa Etxeberria Plazan.
    • 19:00 Sagar kata Kontxa Etxeberria plazan.
    • 20:00-21:00 Oreka TX taldearen kontzertua Kontxa Etxeberria Plazan.
  • Larunbata, Irailak 24
    • 09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*.
  • Igandea, Irailak 25 SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
    • 09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
    • 10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*.
    • 11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
    • 11:30-13:00 XIII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak.
    • 11:30-14:00 Sagarraren azoka:
      • Sagarren erakusketa eta dastaketa.
      • Sagardo eta muztio dastaketa.
      • Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
      • Herriko baserritarren produktuen salmenta.
      • Trikitilariak herrian zehar.
    • 11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*.
    • 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
    • 13:00 Txalaparta eta 2022 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
    • 14:30 Herri bazkaria.
    • 17:30 Afizionatuen pilota partida. 

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus / www.sagardoetxea.eu

Informazio gehiago