Albisteak

Udalerriko argiteria hobetzeko lanak egiten ari da Udala; Murgiako parkean argiteria berritu eta indartuko da, eta herriko zenbait gunetan 84 farola LED teknologiara pasako dira.

1
Behin lanak amaituta, Murgiako argi-maila hobetzeaz gain, udalerrian ditugun 1825 faroletatik 1113k ( % 61ek) LED teknologia izango dute.

2023·03·22


Udalaren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea eta argi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, une honetan une honetan argiteriari dagokionez bi jarduera mota egiten ari da herrian:

Murgia parkea

Egungo argi-instalazioa 59 baliza baxuren bidez egina dago, eta ez du nahiko argiztatzen, bidea seinaleztatzera mugatzen baita. Horregatik, segurtasuna bermatzeko eta Murgiako parkearen erabilera areagotzeko, 16 kale-argi jarriko dira, gaueko ibilaldiak egitea ahalbidetuko duena.

LED teknologia

Urtero, Udalak herriko farola batzuk LED teknologiara aldatzeko lanak egiten ditu. Horrela, argiaren kalitatea hobetzearekin batera, energiaren kontsumoa ere murriztea lortzen da, % 75 inguru murrizten baita. Gainera, instalazioaren mantentze-kostuak ere txikiagoak dira, LED teknologiako argiek bizitza erabilgarri luzeagoa dutelako eta eraginkorragoak direlako. Une honetan egiten ari diren lanekin 84 farola ordezkatuko dira herriko hainbat tokitan: Apeztegi plazan, Arrobitxulon, Oialume Bidean, Kale Nagusian (Roxarioraino) eta Errekalden.

Lanak amaitutakoan herriko argiteria publikoaren %61a izango da LED teknologiakoa, hona hemen konparazioa:

 

 

FAROLA KOPURUA HERRIAN

LED TEKNOLOGIA

BESTEAK

EHUNEKOA

EGUN

1825

1029

796

LED %56

BESTEAK %44

LANAK AMAITUTAKOAN

1825

1113

712

LED %61

BESTEAK %39

 

Leycolan SAL enpresari esleitu zaizkio lanak, Murgia parkeko lanek 62.557 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute eta argi puntuak LED teknologiara ordezteko lanek 78.892 eurokoa (BEZ barne). Lan hauek apirilaren bigarren hamabostaldian amaituko dituzte.

 

1