Albisteak

Atzealdea Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk

Martxoaren 1etik 31ra zabalik izango da Salto! udalekuetan izena emateko epea. 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek eman dezakete izena.

2025·03·05


UEMAk aurten ere udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako udalekuak antolatu ditu. Bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era.

Martxoaren 1ean zabaldu da izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da.

Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau.

Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Ikus informazio gehiago