Albisteak

Atzealdea Udaleko bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa: batetik, berdintasun, elkarbizitza eta parte hartze teknikaria eta, bestetik, toki garapeneko teknikaria.

Astigarragako Udalak plantillan hutsik dauden karrerako funtzionarioen bi lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketak jarri ditu martxan. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da.

2021·03·23


Bi deialdi horien oinarriak Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu ziren martxoaren 10ean (GAO 2021-03-10, 46. zk.). Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta. Iragarki hori 2021-03-22an argitaratu denez, eskabideak aurkezteko epea amaituko da apirilaren 22an (egun hori barne).

Berdintasun, elkarbizitza eta parte hartze saileko teknikari eta arduraduna

Hona hemen oposizio-lehiaketa horren inguruko informazioa laburbilduta:

  • Lanpostuaren izena: Berdintasun, elkarbizitza eta partehartze teknikari eta saileko arduraduna.
  • Lanaldia: osoa
  • Eginkizun nagusia (ikus xehetasunak oinarrietan): berdintasunaren, elkarbizitzaren eta parte hartzearen arloei dagozkien udal mailako proiektu eta ekimenak antolatu, bideratu eta garatzea, arlo bakoitzeko eragile eta baliabideekin lankidetzan.
  • Hizkuntza eskakizuna: 4.a derrigorrezkoa.
  • Eskatzen den titulazioa eta prestakuntza: Unibertsitate gradua, diplomatura edo lizentziatura izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaietan trebakuntza ikastaroa, gutxienez 150 orduko iraupenekoa.
  • Hautaketa-prozesua: bi fase izango ditu, batetik, oposizio fasea (proba eta ariketak) eta, bestetik, lehiaketa (merezimenduen balorazioa).

Toki garapeneko saileko teknikari eta arduraduna

Hona hemen oposizio-lehiaketa horren inguruko informazioa laburbilduta:

  • Lanpostuaren izena: Toki garapeneko saileko teknikari eta arduraduna
  • Lanaldia: osoa
  • Eginkizun nagusia (ikus xehetasunak oinarrietan): tokiko garapenaren, sustapen ekonomikoaren, enpleguaren eta turismoaren arloei dagozkien udal mailako proiektu eta ekimenak antolatu, bideratu eta garatzea, arlo bakoitzeko eragile eta baliabideekin lankidetzan.
  • Hizkuntza eskakizuna: 4.a derrigorrezkoa
  • Eskatzen den titulazioa: Unibertsitate gradua, diplomatura edo lizentziatura izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • Hautaketa-prozesua: bi fase izango ditu, batetik, oposizio fasea (proba eta ariketak) eta, bestetik, lehiaketa (merezimenduen balorazioa).