Albisteak

Atzealdea Udalaren online programazio kulturala 1.300 ikustaldi baino gehiagorekin amaitu da

Covid-19aren hedapena sahiesteko alarma egoera piztu zenean, Udalak aurrez aurreko kultur ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen eta horien ordez onlineko programazioa eskaintzen hasi zen. Egun, kalera ateratzeko baimena geroz eta zabalagoa denez, Kultura Sailak uste du eskaintza honekin amaitzeko unea dela. Guztira, haur eta familiei zein helduei eskainitako ikuskizunek, 1.300 ikustaldiak gainditu dituzte.

2020·06·03


Haur eta familiak

Haur eta familientzat etxetik egiteko hainbat jarduera eskaini ditu Udalak azken hilabeteotan.

Diskofestak, antzerkiak, zirko tailerrak, sukaldaritza tailerrak, ipuin kontaketak, magoak, esperimentu tailerrak eta txontxongiloak, besteak beste.

Arrakasta gehien izan duten edukiak diskofestak eta zirkoak izan dira. 200 eta 100 ikustalditik gora izan dituzte, hurrenez hurren.

Helduak

Udalak webgunean helduei zuzendutako bideoak eskaini ditu zenbait asteburuetan.

Antzezlanek arrakasta handia izan dute; Koadernua Zuri izan da bixita gehien izan dituen bideoa 252 ikustaldirekin. Gehien ikusi diren hurrengoak Juntos antzezlana eta El Florido Pensil Neskak izan dira, 163 eta 124 bixitarekin hurrenez hurren.

Hurrengo hilabeteotan, ahal den neurrian, aurrez aurreko kultur ekitaldiak eskaintzen hastea da Udalaren asmoa.