Albisteak
Atzealdea Udalak zenbait dirulaguntza izendun eta lehia askeko dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onartu ditu martxoan ospatutako Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordean
2021·04·06
Emakumeon etxea
Emakumeon etxea sortu berri da Astigarragan, herriko talde feministak eta Astigarragako emakumeak batuko dituen gunea izango da, hain zuzen ere. Udalak bultzatutako partaidetza prozesu batetik abiatu da Emakumeon etxearen proiektua.
Udalak Emakumeon Etxearekiko egiten duen apostua garbia da, herrian emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta emakumearen ahalduntzea lortzeko bidean pausu garrantzitsua delako, eta horregatik, laguntza eta babesa emateko konpromezua hartzen du. Proiektua aurrera eraman ahal izateko 20.000 euroko urteko dirulaguntza izenduna ematea onartu zen astearteko tokiko gobernu batzordean, horrekin batera, martxoko Osoko Bilkuran Kale Nagusia 23 zenbakian dagoen udal lokala sortu berri den Emakumeon Etxea elkarteari uztea onartu zen, 15 urteko iraupena izango duen doako emakida batean. Horrekin batera, lokalak behar dituen obrak egiten ari da Udala, lokala modu egokian lagatzeko.
Martxoaren 30eko Tokiko Gobernu Batzordean zenbait dirulaguntza izendun onartu ziren:
1. Andre Maria zeruratze parrokiari
2021.urtean Andra Maria zeruratze parrokiari 3.600 euroko dirulaguntza izenduna ematea onartu zen, elikagaien eta beste behar sozial batzuen banaketak eragindako kostuak ordaintzeko. Udaleko Gizarte Zerbitzuak izango dira herritar eta familien egoera aztertu eta parrokiari zerrenda emateaz arduratuko direnak, eta parrokia banaketa antolatu eta elikagai eta behar sozialak emateaz arduratuko da.
2. Harituz elkarteari
2021.urtean Harituz Astigarragako emakume eta gizonen berdintasun eskola elkarteari 14.000 euroko dirulaguntza izenduna ematea onartu zen, bere egitasmoak aurrera eraman ahal izateko.
3. Astikat elkarteari
Urteak daramatza Astikat elkarteak herriko katuen kolonien jarriapena eta kontrola egiten. Hori da elkarteak duen helburu nagusia. Udalak elkarte honen helburuak herri intereskotzat direla uste duenez, aurten ere, 5.000 euroko dirulaguntza izenduna ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak.
4. Xaguxar elkarteari
Astigarragako Udalak 2021eko udaleku ireki, Gabonetako jolas-aretoaren zaintza, Aste Santuko ludoteka eta Gabonetako negulekua antolatzeko 20.000 euroko dirulaguntza onartu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak Xaguxar elkartearentzat.
Berdintasun arloko lehia askeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdi publikoa ere onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean: 2021.urtean Astigarragako herrian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburu eta xedearekin lotutako programa, proeiktu jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
2020-23ko dirulaguntzen Plan Estrategikoan zenbait aldaketa onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean, hauek dira:
- Turismoa sustatzeko Sagardun partzuergoari 77.000 euroko dirulaguntza.
- Komertzioa sustatuko duten ekimenak aurrera eramateko, Astiko elkarteari, 45.000 euroko dirulaguntza.
- Euskara sustatzeko, alde batetik, euskarako klaseak emateko AEK Euskaltegiari 21.848 euroko dirulaguntza; eta bestetik, euskara ikasteko 36.400 euro lehia askeko dirulaguntzetan emateko.
- Musika Eskolarekin hitzarmena berritzeko 180.575,59 euro.
- Beharra duten familiei ikasketa materiala erosteko dirulaguntzak emateko 5.000 euro.
- Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak antolatzen dituzten elkarteei dirulaguntzak emateko 4.400 euro.