Albisteak

Atzealdea Udalak udazkenean abiatuko diren herri gogoetak aurkeztu zituen atzo: A* gazteak eta A* elkargunea +55

1
Bi prozesuak urrian hasi eta 2025eko lehen hiruhilekoan amaituko dira. Guztira 5 saio ireki egingo dira; lehenak urrian izango dira, 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoa urriaren 10ean eta gazteei eta nerabeei zuzendutakoa urriaren 26an

2024·09·27


"A* Nahi dugun Astigarragantz" markaren barruan, Udalak lau gogoeta egin zituen 2023-2024 bitartean. Udazken honetan beste bi egingo dira, biak espazioa jakin batzuen diseinuari buruzkoak eta kolektibo jakin bati zuzenduak. Alde batetik, Urumeako lokala, 55 urtetik gorako herritarrei zuzendua, eta, bestetik, Kultur Etxe Zaharra, gazteei eta nerabeei zuzendua.

Hausnarketa horiek egiteko, Udalak ezinbestekotzat jotzen du herritarren partehartzea, eta bereziki kolektibo horiena. Hausnarketa horietan herritarrek eta eragileek izan behar dute ahotsa, eta, beraz, Udalak prozesuetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Prozesuak eta saio irekiak

Herritarrak eta eragileen ahotsa jaso nahi den honetan, beraiei bideratutako saio irekiak eta galdetegiak egingo dira. Guztira 5 saio ireki egingo dira; 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako espazioa diseinatzeko 3 saio eta gazteen espazioa diseinatzeko 2 saio. Saioetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango izena ematea. Galdetegiei dagokienean, online erantzun ahal izango dira udal webgunearen bitartez eta A* elkargunea +55 galdetegiaren kasuan, paperean ere bete ahal izango dira, herriko hainbat eraikinetan jarriko diren postontzietan: Galtzaur elkartea, Erribera kulturgunea, Eguneko Zentroa eta Udaletxea.

A* elkargunea +55

55 urtetik gorako herritarrentzako zerbitzuak eta ekintzak uztartzeko elkargune bat diseinatzeko helburuz abiatuko da prozesua. Herri bizi eta bizigarriagoa helburu, herriko esperientziadunen eskura espazio berri bat jarriz. Espazio horretan kokatu nahi dira egun herrian ditugun zerbitzuak (eguneko zentroa, eguneko arreta zerbitzua eta Galtzaur elkartea) eta etorkizunean sor daitezkeenak. Ingurune pribilegiatu batean kokatuta (Aiotzategi kalean, ibai parkearen ondoan).

Zer behar da? Nolakoa izan behar du? Nola kudeatuko da?

Herritarren eta eragileen iritzia, proposamenak eta ideiak entzun nahi ditu Udalak galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko. Horretarako, galdetegi bat jarriko da herritarren eskura, eta online edo paperean bete ahal izango da urriaren 2tik 15era. Gainera, 3 saio ireki egingo dira, guztiak 17:30ean Erribera kulturgunean:

  • Urriak 10: Proiektuaren aurkezpena, zerbitzuen orientazioa eta espazioa zertarako erabili.
  • Azaroak 7: Espazioen antolaketa.
  • Azaroak 28: Zerbitzuen kudeaketa eta funtzionamendua.

Gogoeta prozesu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuaren dirulaguntza jaso du.

A* gazteak

Kultur Etxe Zaharra herrian dauden nerabe eta gazteentzako gunea izango da. Eta eraikina edukiz betetzeko, espazioak antolatzeko eta gazteen erreferentziazko espazio bilakatzeko helburuz abiatu nahi du Udalak gazteekin batera egingo den prozesua.

Zer behar da? Nolakoa izan behar du? Nola kudeatuko da?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, Udalak herritarren eta eragileen ahotsa entzun nahi du, herriko gazteek eta nerabeek erabaki ditzaten gunearen nondik norakoak. Horretarako, urriaren 2tik 15era, online bete ahal izango den galdetegi bat jarriko da martxan. Horrekin batera, herriko gazte eta nerabeekin 2 saio ireki egingo dira, 11:00etan, Kultur Etxe Zaharrean:

  • Urriaren 26an: Beharrak, erabilera eta espazioen antolaketa definitu.
  • Azaroaren 16an: Eraikinaren kudeaketa eta funtzionamendua.

Informazio guztia: astigarragarantz.eus webgunean eta udal webguneko "parte hartu" atalean.

Prozesuaren inguruko zalantzak argitzeko: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 638 206 586 

 

1