Albisteak

Atzealdea Udalak txirrindak konpontzeko hiru totem jarri ditu herrian

2
Herriko hiru puntutan jarri dira txirrindak konpontzeko guneak: Urumea Berrin, Martutenera doan bidegorriaren ondoan eta Lizardi baserriaren ondoan.

2021·02·05


Konponketa-gune horiek edonork erabili ditzake eta doakoak dira. 

Txirrindan doazen pertsonek konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko beharrezko tresnak dituzte: bihurkina, torx giltzen sorta, allen giltzen sorta, giltza finkoa, giltza zabalgarria, desmuntagarriak eta puzgailua.

Txirrindak garbitzeko gunea

Pump track pista izango denaren ondoan txirrindak garbitzeko gune bat egiteko lanetan ari dira. Guneak iturri bat du, mahuka batez hornituta egongo dena, eta txirrinden euskarriak daude ondoan. 

Hilabete honetan zehar jarriko da martxan txirrindak garbitzeko gunea.

Horrelako elementuak jartzearen helburua txirrindularitzan dabiltzan herritarrei zerbitzu osagarri bat eskaintzea da, eta bide batez, txirrindaren erabilera eta mugikortasun iraunkorra sustatzea.

 

1 2