Albisteak
Atzealdea Udalak martxan jarri du udal eraikin eta instalazioen arduradun lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizioa
Eskaerak aurkezteko epea zabalik ekainaren 25era arte
2025·05·29

Udalak martxan jarri du Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik dagoen eraikin eta instalazioen mantentze-lanen arduradun lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizioa.
Honako hauek dira plazaren funtzio eta ataza esanguratsuenetako batzuk:
- Obra eta zerbitzuetako arduradunari eta brigadaren arduradunari laguntzea eta haiekin koordinatzea.
- Instalazioen mantenimendu plana egin eta gauzatzeko hartu beharreko urratsak eman, horien artean, hornitzaileekin lan-harremana.
- Instalazioen arazoen kontrola eta diagnostikoa: Berokuntza eta argiteriaren piztu eta itzaltzeko programazioak, matxuren diagnostikoa, konponketa egin behar duten gremioekin koordinazioa.
- Ekipo eta instalazioen manuala eta dokumentazioaren kudeaketa.
- Laneko arriskuen babes- eta prebentzio-neurriak eta laneko segurtasunekoak betetzea, eraikinen eta instalazioen esparruan.
- Bakarrik edo brigadako beste langileekin eraikinen eta instalazioen mantentze lan xumeak burutzea.
- Eraikinen eta instalazioen garbiketa zerbitzuaren kudeaketa eta kontrola.
- Kanpoko enpresen kontrola eta hauekiko lankidetza (instalazio lanei dagozkienak).
- Udaltzaingoaren abisuei erantzutea, eraikin eta instalazioei dagokienez. Alarmen kontrola eta kudeaketa.
- Beste udal-sail batzuetatik eta hirugarrenek bidalitako eskaerak eta beharrak betetzea.
Eskaerak
Eskabideak Astigarragako Udalean aurkeztu behar dira, telematikoki edo paperean.
Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago eta ekainaren 25era arte iraungo du (egun hori barne).
Ikus informazio guztia oinarrietan
