Albisteak

Atzealdea Udalak, lehen aldiz, eskola-materiala erosteko dirulaguntzak atera ditu

Eskaerak urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira

2022·08·03


Udalak 5.000 euro bideratuko ditu 2022-23 ikasturtean derrigorrezko hezkuntzan edo haur-hezkuntzako maila batean matrikulatutako ikasle astigartarren familiei eskola-materiala erosten laguntzeko.

Eskaera egiteko unean, erosketa-faktura edo horren ordezko agiria aurkeztu beharko da (faktura sinplifikatua), 2022ko uztailaren 1etik urriaren 15era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Ontzat emandako erosketaren dirulaguntza gehienez kopuruaren % 70ekoa izango da erosketak Astigarragako saltokiren batean egiten badira, eta % 50ekoa, berriz, kanpoan egiten badira. Ikasle bakoitzak 75 euro eta 125 euro artean jasoko ditu. Diru-sarreren muga kontuan hartuko da, oinarrietan zehazten den familia-unitateko kideen arabera.

Honako elementuak hartuko dira eskola materialtzat:

  • Idazmahaiko materiala eta suntsikorrak: boligrafoak, klipak, txorroskiloak, koadernoak, folioak...
  • Material ez suntsikorrak: karpetak, estutxeak, kalkulagailuak, motxilak, testu liburuak...
  • Eskolara joateko beharrezkoak diren janztekoak: uniformeak, betaurrekoak, heziketa fisikoa egiteko kiroletako arropa eta oinetakoak...
  • Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak.
  • Haur Hezkuntzako ikasleak: mantala eta motxila txiki bat
  • Oro har, eskolak zirkular bidez espezifikoki eskatutako edozein material

Eskaerak Udaletxeko Erregistroan aurkeztu behar dira, edo telematikoki udalaren webgunean.

Ikusi oinarriak

Hezkuntza arloko beste dirulaguntzak

Beste bi dirulaguntza ere eskatu daitezke:

  • Haur Eskoletako erabiltzaileentzat dirulaguntzak: uztailaren 27tik urriaren 31era aurkeztu daitezke eskaerak. Ikusi oinarriak
  • Ikasleentzako garraio dirulaguntzak: uztailaren 27tik irailaren 30era aurkeztu daitezke eskaerak. Ikusi oinarriak