Albisteak
Atzealdea Udalak Laureano Matias argazkilariaren Astigarragako argazki artxiboa eskuratu du
2025·06·06
Laureano Matiasek hainbat komunikabidetan kolaboratu du hamarkadatan, bere argazkien bitartez Astigarragaren historia eta bizitza jasoz. Beraz, gure udalerriko argazki bilduma handia du. Hori horrela, Udalak hitzarmen bat sinatu du berarekin argazki horiek eskuratzeko.
2004tik 2025era Astigarragan egindako hainbat ekitalditako 13.000 argazki Udalaren esku geratu dira, Laureano Matias egilearekin hitzarmena sinatu ondoren. Argazkiak urteen eta ekitaldien arabera sailkatuta daude, eta Udalarentzat lorpen garrantzitsua da horiek eskuratzea, ondarea aberasteko balioko baitute.
Argazkiak Udalaren barruan erabiliko dira hainbat eginkizunetarako, komunikaziorako besteak beste, baina Udalaren asmoa argazkiak herritarren eskura jartzea ere bada, eta hori nola egin aztertzen ari da, guztiok ondare grafiko baliotsu honetaz gozatzeko aukera izan dezagun.
Udalarentzat ekarpen garrantzitsua da, eskerrik asko Laureano!