Albisteak
Atzealdea Udalak brigadako lan anitzetarako bi langile eta igeltsero ofizial bat kontratatuko ditu 5 hilabetez
2022·11·11
Kontratazio horiek Beterri-Buruntzako 2022ko enplegu planaren baitan dagoen Astigarragako enplegu proiektu baten barruan egingo dira, herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua duena. Ekimena Lanbideren Tokiko Enplegu Ekintza programak diruz laguntzen du.
Udalak hiru pertsona kontratatuko ditu brigadan lan egiteko: bi peioi gisa lan egiteko, eta beste pertsona bat igeltsero lanetarako. Lanpostu horiek guztiak lanaldi osokoak izango dira eta bost hilabeteko iraupena izango dute (2022ko abendua- 2023ko maiatza).
Baldintzak
Peoi lanpostuetarako:
- Lanbiden enplegu eskatzaile gisa alta emanda egotea
- Astigarragan erroldatuta
- 2021ean programa honen edo gazteen enpleguko programaren onuradun ez izatea
- Emakumea izatea
Igeltsero lanposturako:
- Lanbiden enplegu eskatzaile gisa alta emanda egotea
- Astigarragan erroldatuta
- 2021ean programa honen edo gazteen enpleguko programaren onuradun ez izatea
- 5 urteko esperientzia igeltsero ofizial gisa.
- Eskola graduatua
Izen-emateak
Izena emateko epea azaroaren 11tik 21era izango da. Izen-emateak Lanbiden egin behar dira.
Lan-eskaintza horiek Lanbidek kudeatuko ditu.